Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gipuzkoar 1 izlag Gipuzkoakoa, Gipuzkoari dagokiona.

Gipuzkoar, arabar eta bizkaitar batailoiek. Txillardegi   «Putzu» - 286. orr.

Santakrutzek erakarri egiten zituen gipuzkoar mutilak. Txillardegi   «Putzu» - 220. orr.

Enpresa-gizon gipuzkoar bat Magreb aldean zen esne fabrika bat muntatzen. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 74. orr.

20 Gipuzkoar enpresa izan dira joan den astean Madrilen egin diren erakusketa ferietan. Herria   2001-05-17

Mikel Markez gipuzkoar kantariak. Herria   2004-11-11

El Diario Vasco egunkari gipuzkoarrak atzo kaleratutako elkarrizketan. Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Biarnes eta menturaz gipuzkoar odola darigu zainetan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 19. orr.

Biak gipuzkoar herri hartara aldaratu zirela. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 193. orr.

Aita Larramendi gipuzkoarraren idazkiak eta asmoak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 61. orr.

Alida eta Migel gipuzkoarrak ziren. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 152. orr.

Administrazioz gipuzkoarra den Deba arroan. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 163. orr.

Zalantzarik gabe, gipuzkoarrago egiteaz batera, giputzago ere egin da, harrezkero, Deba arroa. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 77. orr.

· 2 iz Gipuzkoako herritarra.

Oso parrandazalea omen zen, gipuzkoar gehienak bezala esaten zuen berak. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 100. orr.

Gipuzkoar askorentzat soinu txikia baserritarren kontua zen artean. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 66. orr.

Gipuzkoarrek ez genekien "ortu" zer zen. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 129. orr.

Gipuzkoarren %40,2k EAJ-EA koalizioari botoa emango diotela diote. Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Preso dauden gipuzkoarren laurdena baino ez dago Martutenen. Berria - Harian   2005-11-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitor gonzalez gipuzkoarra (4); antonio ibarbia gipuzkoarra (3); antonio ibarbia gipuzkoarrak (4); artista gipuzkoarrak (3); artista gipuzkoarraren (4); baina gipuzkoarrak (4); bi gipuzkoar (3); bikote gipuzkoarrak (4); da gipuzkoarra (4); dira gipuzkoarrak (6); du gipuzkoarrak (4); eta gipuzkoar (5); eta gipuzkoarra (6); eta gipuzkoarrak (17); euskadiko gipuzkoar aurresku (3); gipuzkoar aurresku (4); gipuzkoar bat (8); gipuzkoar batek (3); gipuzkoar erako (5); gipuzkoar eta (5); gipuzkoar gazte (3); gipuzkoar guztien (3); gipuzkoar herri (3); gipuzkoar kantari (3); gipuzkoar peto (3); gipuzkoar peto petoa (3); gipuzkoarra da (4); gipuzkoarra eta (8); gipuzkoarra ez (3); gipuzkoarra izan (5); gipuzkoarra zen (6); gipuzkoarrak dira (15); gipuzkoarrak eta (12); gipuzkoarrak ez (5); gipuzkoarrak gailendu ziren (3); gipuzkoarrak izan (5); gipuzkoarrak izan dira (3); gipuzkoarrak izango dira (3); gipuzkoarrak ziren (4); idazle gipuzkoarrak (5); jokalari gipuzkoar (4); lau gipuzkoar (3); ziren gipuzkoarrak (8); zuen gipuzkoarrak (4)

baina gipuzkoarrek (3); bizkaitarrek eta gipuzkoarrek (5); da gipuzkoarren (4); da gipuzkoarrentzat (3); dute gipuzkoarrek (13); eta gipuzkoarrek (15); eta gipuzkoarren (13); gipuzkoarrek eta (4); gipuzkoarrek ez (5); gipuzkoarrek ez dute (3); gipuzkoarrek irabazi (3); gipuzkoarren artean (3); gipuzkoarren arteko (10); gipuzkoarren bigarren etxebizitzen (3); gipuzkoarren eta (5); zuten gipuzkoarrek (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus