Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ingurabide 1 iz zerbait inguratzen duen bidea.

Urlasterrak eta haizeak ez zien nabigatzaileei ingurabidez hurbiltzeko aukerarik ematen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 376. orr.

Mendia inguratzea ez baldin bada oso luzea, ingurabidea egingo da, eta haranak ez baldin badira jarraituak, aldapan behera eramango dira bideak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3990. orr.

Bai goitik beherako bidea, bai ingurabideak eta bai sabelak eta ur-goraketak metodo honekin egin baitaitezke, iturburutik barru harresiturainoko aldapa orekatuta dagoenean. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3990. orr.

2 hirigune bat inguratzen duen errepide edo autobidea.

Donostiako bigarren ingurabideak 220 milioi euroko aurrekontua du. Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Hiriaren ingurabidearen ondoko hotel batean sartu nintzen. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 74. orr.

Autobia edo ingurabide bat pasatzen duk handik hurbil. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 96. orr.

Aeroportutik ingurabideetarako tartean. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

donostiako bigarren ingurabidea (4); donostiako bigarren ingurabidea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus