Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

masustondo 1 iz masusta arbola, lore arrak eta emeak txorten berean dituen zuhaitza, etorkiz sortaldekoa (Morus alba eta Morus nigra). ik masusta 3.

Han, geltokiko auzoan, harrizko etxetxoak, beren patio eta ukuiluekin, masustondoak, mahastiak, eta soro bazterrak Ligugnana edo San Giovannikoen berdin-berdinak ziren. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 74. orr.

Erokeria amaitu genuenean, muinotik azkar-azkar jaitsi ginen, eta zortziok masustondo zuri handi batera igo ginen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 3. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haren argi galdu oraindik gozo-gozoak, ukitu ere ozta egiten zituen masustondo ilarak Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 208. orr.

3 masustondoaren zura.

Batzuek dutara jotzen zuten, masustondozko gider luzeko mandolina, zeta bihurrituzko bi hari besterik ez duena eta tonu laurdenetan gozatua dagoena Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 315. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus