Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

seinale (orobat sinale g.er. eta siñale g.er.) 1 iz zerbait adierazten edo ezagutarazten duen aztarna, ikurra, higidura edo ezaugarria.

Zeruaren keinu, aieru eta seinale eta halakoetan sinesten hasiko ote nintzen, bada? Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 76. orr.

Pasadan ohartu zen gizonaren ilajean xerlo horiak bazeudela, tindagaiaren hondakina, agian, zaharreriaren seinale behin-betikoa, agian. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 161. orr.

-Zer seinale ematen diguzu hori egiteko aginpidea duzula frogatzeko? Elizen arteko biblia   Jn 2,18

Apostolu naizela adierazten duten seinaleak. Elizen arteko biblia   2 Ko 12,12

Eta hau egia dela frogatzeko, seinale hauek ematen dizkizut. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1050. orr.

Emanen dizuet seinale bat, ezagutaraziko zaituztena. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 214. orr.

Susmoaren seinale gisa interpretatzen da seriotasun hori. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 27. orr.

Seinale eta mirari bila dabiltzanek, errepara biezaiote Frantziskoren santutasunari, eta aurkituko dute bilatzen dutena. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 238. orr.

Galera handi baten seinalea daramagu kopetan idatzia, eguzki betearen argitan ezin ikus daitekeen seinale bat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 113. orr.

Beste seinale bat agertu zen zeruan: herensuge gorri handi bat, zazpi buru eta hamar adar zituena, eta buruetan koroa bana. Elizen arteko biblia   Ap 12,3

Gérard-ek arrazakeriaren seinale diren alukeriak noizbehinka eta alegia deus ez botatzen ditu. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 175. orr.

Mary Annek zigarro bat piztu du, animatuta zegoelako seinale. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 386. orr.

«Herritarrek seinale argi-argia eman digute eta errespetatuko dugu», erantsi zuen. Berria - Harian   2005-06-02

Gero, lurrean ahozpeztu eta, turutek seinalea ematean, deiadar egin zioten Jainkoari. Elizen arteko biblia   1 M 4,40

-Armada abiatzeko seinalea kanoikada bat izango duk. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 360. orr.

Abiatzeko seinalea emateko. Elizen arteko biblia   Zen 10,2

Faramirrek seinale bat egin eta Maizterra erretiratu egin zen, gurkera eginez. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 295. orr.

Behin seinale hori eginda, Irkutskeko defendatzaileak eraso guneetara bilduko ziren. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 443. orr.

Azkenik, bedeinkatu egin zituen, gurutzearen seinalea eginez. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 219. orr.

Hitz hauek esanik, gurutze santuaren seinalea egin zion bekokian. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 999. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Seinale txar horien aurka sintoma hobeago batzuk ere bazeuden. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 361. orr.

Bi bezero sartu zaizkit gaur zu ontziak garbitzen ari zinela, eta seinale ona izan da hori. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 73. orr.

Hau nahiko berria da euskal munduan eta, zalantza gabe, ez da batere seinale txarra. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 55. orr.

Amodioaren estiren auhenak eta soldaduen herotsak zeramatzan gogoan, lanjer hurbil baten seinale isila bailiran. Zeruan beste seinale handi eta harrigarri bat ikusi nuen: zazpi aingeru zazpi izurrirekin; azken izurriak ziren, horietan burutzen baitzen Jainkoaren zigorra. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 97. orr.

Jainkoak maite eta lagunduko zuelako seinale ezin argiago gisa. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 176. orr.

Zer egin? gizon hau mirarizko seinale asko egiten ari da! Elizen arteko biblia   Jn 11,47

Parte txarreko seinale hark lur jota utzi zuen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 360. orr.

Indian pertsona bati izterretik eustea ohorezko seinale da. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 117. orr.

Euskal Herrian beltzik ez duk eta azken beltza ikusten denean, miseriaren seinale garratza dela aitor dezakeat. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 35. orr.

Azkenean, leihora hurbildu eta ohiko seinalea egin zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 456. orr.

Lau nota botatzen zituen beti -mi, la, mi, la-, norbaitekin harremanetan jartzeko seinale ezkutua ziruditenak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 429. orr.

Azkenaren aurreko seinaleak.   - 0. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ordaintzen ez zuenari beso bat moztuko zitzaion, lapur seinale gisa, jendeak hala ezagun zezan. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 24. orr.

Argi seinale nabariak azaldu omen ziren zeruan. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 140. orr.

Biharamunean antzeman zuten lehenbiziko arrisku-seinale zehatza. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 181. orr.

Ametsaren errepikapen erlatiboarekin harritu samar nengoen, baina artean ez zitzaizkidan alarma-seinaleak piztu. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 72. orr.

Sendagile eta ingeniariek neke handiak hartu behar izaten dituzte matxura-seinaleak agertzen dituzten piezak konpontzeko edo ordezkatzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 241. orr.

Martiri-seinale haiek ez zuten ikusleen barnean beldur-ikara sortzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 254. orr.

Drogak bihurtu ziren askatasun-seinale, eta, aldi berean, gatibu tristeen ikur. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 91. orr.

Larunbata ere eman nien, atseden-eguna, nire eta haien arteko elkartasun-seinale izateko. Elizen arteko biblia   Ez 20,12

Bainugela edukitzea, aberastasun-seinale, gero eta normalago bihurtu zen gerra ostean Elkartasun seinale legez, jaiki eta Mentxuri hurbildu zitzaion. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 48. orr.

Guztiak santutasun seinale bereziz aberastuak izan ziren. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 942. orr.

Lagun on batekin bide bera egin eta borondate bereko ez izatea, gaiztakeria-seinale da eta zentzu faltaren adierazle garbia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 305. orr.

Mendebaldeko Zibilizazioa zela bere espezieko ordezkari bakarra, desintegrazio-seinale ukaezinik ageri ez zuena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 351. orr.

Zuria zen altxaturik zekarren eskua, ahurra aurrerantz, bake-seinale gisa. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 49. orr.

4 marka.

Eta bezperako gogoeta berak eginik, alboko ateak seinale gorriz markatu zituen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 105. orr.

Horretan, burua ezer ulertu ezinik eta bihotza ezohiko ikuskariagatik kezkaz betea zuela, iltzeen seinaleak hasi zitzaizkion esku-oinetan agertzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 241. orr.

Jipoiak utzitako seinaleak dauzka soinean nabarmen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 21. orr.

Ikuskariak, desagertzean, halako kartsutasun miragarri bat utzi zion bihotzean, eta hori bezain seinale miragarriak haragian inprimatuak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 823. orr.

Santuaren gorputzean zigilu bezala markaturiko Errege gorenaren seinaleak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 821. orr.

5 zerbait jakinarazteko, argibideren bat emateko erabiltzen den abenikozko ikur grafikoa.

Gidariek askotan ez dituzte errespetatzen seinaleak. Berria - Ekonomia   2004-01-30

Maniobraria esnatu eta seinalea aldatzen du. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 48. orr.

Semaforoan bide librearen seinalea jarri nuen zerbitzuko bagoneta motorduna sar zedin. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 55. orr.

Bide bakoitzaren hasieran jarri seinale bat, ezpatak zein hiritara joan behar duen adieraziz. Elizen arteko biblia   Ez 21,24

Irteeran, seinale zahar batean, inguruko herrien izenak zeuden idatzita: ezkerrera, Cestona 14 km, Azpetia 22 km; eskuinera, Guetaria 3 km eta Zumaya 9 km. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 220. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Besteekin komunikatzeko balio ez duen seinale sistema bat erabiltzea ez da erabilgarria, alegia. Berria - Gaiak   2004-04-30

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beste bide-seinale batzuen artean, bazen bat "San Sebastián 3 km" jartzen zuena. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 55. orr.

Kataroen lurraldeak oraindik, autopistako bide-seinaleak ondo gogoratzen duen bezala. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 92. orr.

Hazparneko herriak erabaki du bide seinaleak emaitea bide eta bidexka guzietan. Herria   2002-12-05

Bide-seinale elebidunak direla eta ez direla. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 93. orr.

Zurezko kale-seinale zahar bat zegoen zintzilika kandela pozoitsuak saltzen zituen denda baten gainean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 50. orr.

Motorra trafiko-seinale baten kontra utzi, eta une batez, eskuak gerrian, pentsatzen ahalegindu nintzen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 123. orr.

8 eroaleren batek transmititzen duen gauza entzungaia, ikusgaia edo kontrolatzailea.

'Galileo' sistemaren sateliteak lehenengo seinaleak igorri ditu. Berria - Gaiak   2006-01-14

Soinu horiek bibrazio mekanikoak dira, eta horiek garunean prozesatzeko moduko seinale bihurtzeak ingeniaritza-arazo interesgarri eta zailak sorrarazten ditu. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 110. orr.

Badirelako ikusmen sisteman mugimenduaren atzemaile bereziak, erretinan elkarrengandik hurbil dauden puntuetan eragina duten seinaleak kodetzeko gai direnak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 47. orr.

Laborategian seinalea analizatzean, [...]. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 117. orr.

Antz handiagoa du Morse seinale batekin korronte beti-berdin batekin baino. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 114. orr.

Bip-bip seinaleek Agataren belarria oihartzun metalikoz bete zuten. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 216. orr.

Ezinbestekoa da muskuluek oso bizkor erantzutea uzkurtzeko agintzen dien seinaleari. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 58. orr.

Seinale horiek, nerbio-konexioetan zehar garunera iristean, gutxitu egiten dute ADHren emaria; horren ondorioz, gernu-ekoizpena handitu, eta odol-bolumena murrizten laguntzen dute. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 196. orr.

Muskulu bat luzatzen den guztietan, haren nerbio-amaierek seinale bat sortzen dute; seinale hori, bizkar-muinera iritsi bezain laster, nerbio-amaieretara bideratzen da berriro, mugimendu-neurona batetik zehar, eta nerbio-amaierek muskulua uzkurrarazten dute. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 231. orr.

Garunetik muskuluraino [...] seinalea milisegundo batzuetan helaraztea da diseinuaren lehenengo arazoa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 58. orr.

Baina seinale eferente bat igortzen da, eta ikusleak seinale hori begiaren inolako mugimenduri ez dagokion seinale erreaferente batekin alderatuz, "mugitzen" ikusten du mundua. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 48. orr.

9 (izenondoekin)

Seinale ahul batek, berriz, maiztasun apalean transmitituko ditu bulkadak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 224. orr.

Soinu-bibrazioak seinale elektriko (edo agian kimiko) bihurtzen direla belarrian. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 113. orr.

Inguruko nerbio zelula batek seinale elektriko bat sortzen du, eta garunera igarotzen da seinalea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 102. orr.

Seinale kontrajarri horiek elkarri gehitzen (edo kentzen) zaizkio, eta, azken emaitzak abiatze-atalasea gainditzen badu, beste bulkada bat transmititzen da; gainditzen ez badu, berriz, blokeaturik geldituko da mezua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 227. orr.

Beste arazo bat, berriz, seinale entzungarriak nahiko konplikatuak izateak sortzen du, Ez dakigu nola ateratzen duen garunak hain informazio zehatza seinale aski landugabe horietatik. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 252. orr.

10 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aurreko kapituluetan ikasi dugu zer edo zer seinale-sarreraren mekanismoez, eta aipatu ditugu seinale-irteeraren mekanismo batzuk ere, eta nola haien bitartez bihurtzen den nerbio-bulkada bat benetako ekintza: muskulu-uzkurtze, esate baterako. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 228. orr.

Garunera iristen diren seinale mota berriak interpretatzen ikasi behar du, kasu horretan, pazienteak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 253. orr.

11 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Halako une jakin batean output funtzionalari (esate baterako, eskuari edo ahotsari) hemisferio bat bakarrik konektatzen zaiola segurtatzeko, beste kontrol-seinale batzuk beharko lirateke. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 264. orr.

Intentsitatea gehitu ahala, soinu ozena zena sentipen mingarri bihurtzen da: entzumen-organo delikatuei berehalaxe kaltea datorkien abisu-seinalea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 122. orr.

Halako moduz ezen askoz konstanteago mantentzen baita output-seinalea argi-inputa baino. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 95. orr.

Nerbio seinalearen izaera zein den ere, elektrizitate bidezko seinalearekin metafora gisa baizik berdindu ezin daitekeena, ez baitago batere garbi oraindik. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 23. orr.

Begia sentikorren den lekuan, gutxi gorabehera 50 eta 150 arteko kuantuko ikusmen-seinale batek ikuste-sentipen bat sortuko luke, gehienetan, begiaren kanpoaldea (kornea, alegia) ukitzean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 101. orr.

Kenketa baten aurrean gaudela esan daiteke eta hori ere [...] hots seinalearen ahultzetzat hartu behar da. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 34. orr.

"Zarata" hori baino nabarmen handiago izan behar du argi-seinaleak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 103. orr.

Usain-seinaleak zuzenean igarotzen dira garunera. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 135. orr.

12 seinale izan2 du ad

Ez nintzen ohartua ere barneko inketa gosearen seinale nuela. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 237. orr.

Gaizki erabilia izan zen seinale zuen. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 112. orr.

-Hain zuzen ere hantxe, urrats bakar batzuetara zegoen bat, panama kapela eta bota horiz [...] aurpegi gorri biribilean atsegin sakona seinale zuela. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 19. orr.

13 seinale izan1 da ad

Ez da bertutearen seinale, jelosia ongi ulertu batena baizik. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 147. orr.

Hiltzen badira, Jaunak bidali ez nauen seinale izango da. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 209. orr.

Kultura mailan, klimatxo bat igo dugun seinale ere bada hori. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 111. orr.

Haurra zela, tximeletak zorte onaren seinale zirela esana zion aitonak. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 51. orr.

Ez da ohartzen gau-argien itzaltze hori egunaren itzuleraren seinale dela. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 158. orr.

Hizketa arrotzez mintzatzea, beraz, sinesgogorrentzat da seinale, ez sinestedunentzat. Elizen arteko biblia   1 Ko 14,22

Ezekiel seinale izango da zuentzat; berak egin duen guztia egingo duzue. Elizen arteko biblia   Ez 24,24

Pesimismo hori gainbeheraren, hondamendiaren, nekearen eta ahuleriaren seinale ote da baitezpada? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 133. orr.

Orain dena da akordioa, adostasuna, elkar hartu beharra [...] eta arrosario zuri hori bizitasun falta latz baten, bizi-beldur baten, seinale da, zahardadezko eritasun batena. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 81. orr.

Ezkerraldeko bidean, kurutze bat, naski bide xuxenaren seinale dena. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 123. orr.

Errusian, erbi bat bidazti baten bidean gurutzatzea ezbeharren bat hurbil dagoen seinale da, herri sineste baten arabera. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 359. orr.

14 (aditza ezabaturik)

Edertasuna, Egia baten seinale edo ikur ote? Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 127. orr.

Kanpoan zebilelako seinale. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 259. orr.

Itsua sutarantz badoa, seinale suaren premia sortu zaiola. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 160. orr.

Artelanak aura baldin badu, seinale argitasuna dariola, bibrazio bereziak eragiten dituela. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 279. orr.

Ilea, mototsik gabea jadanik, idor zekarren hala ere, txanoa buruan edo arta handiz dutxatua zen seinale. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 102. orr.

Ona da hori, bihotza bizirik daukazun seinale. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 177. orr.

Bera ere gogor jo bazuten, seinale ez gintuela saldu. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 440. orr.

Han-hemenka, herri batzuk, inor gabe jadanik, tatariarren tropak hurbiltzen ari ziren seinale. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 176. orr.

Ardo-sagardoek ere kaltea nozitzen zuten seinale. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 24. orr.

Mary Annek zigarro bat piztu du, animatuta zegoelako seinale. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 386. orr.

Begirada finkatzeko eginahala zuen pinpirrindua zegoen seinale. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 363. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aieru eta seinale (6); aldaketaren seinale (6); ari den seinale (13); ari diren seinale (6); ari naizen seinale (4); ari zelako seinale (4); arrakastaren seinale (4)

bide seinale (25); bide seinale bat (6); bide seinale elebidunak (4); bizi seinale (4); bizirik dagoen seinale (5)

dabilen seinale (4); dagoen seinale (26); dagoen seinale da (4); dauden seinale (8); delako seinale (7); den seinale (58); den seinale da (6); diren seinale (27); diren seinale da (6); dituen seinale (4); dituzten seinale (5); doan seinale (8); duen seinale (32); dugun seinale (5); duten seinale (12); duzun seinale (4)

ere seinale (6); erlisione seinale (7); ez dagoen seinale (4); ez den seinale (11); ez duen seinale (5); ez zen seinale (5); ez zuen seinale (6)

maitasunaren seinale (4); mirarizko seinale (10); mirarizko seinale eske (4)

naizen seinale (8); nuen seinale (5)

oso seinale ona (5)

seinale argia (12); seinale asko (6); seinale bat egin (6); seinale bat izan (7); seinale baten zain (5); seinale berezi (5); seinale berriak (7)

seinale egin (6); seinale elebidunak (9); seinale elebidunen (4); seinale elektriko (6); seinale elektrikoak (4); seinale eske (7) ; seinale garbi (5); seinale garbia (6); seinale gisa (18); seinale handi (5)

seinale izan (11); seinale izango (20); seinale izango da (14); seinale izaten (4)

seinale ona (87); seinale ona da (16); seinale ona iruditu (4); seinale ona izan (4); seinale ona izango (5); seinale ontzat (4); seinale ote (7); seinale txar (4); seinale txarra (39); seinale txarra da (6); seinale txarra izango (4)

toki seinale berriak (4)

zegoelako seinale (6); zegoen seinale (8); zela seinale (5); zelako seinale (10); zen seinale (21); zenaren seinale (5); zer seinale (6); zerbaiten seinale (8)

abiatzeko seinalea (6); den seinalea (7); duen seinalea (5); gurutze santuaren seinalea (8); gurutzearen seinalea (72); gurutzearen seinalea egin (24); gurutzearen seinalea eginez (12); hasteko seinalea (4); krexaren seinalea (4); lehen seinalea (7)

seinalea agertu (4); seinalea egin (49); seinalea egin zuen (17); seinalea eginez (16); seinalea egiten (6); seinalea eman (12); seinalea emateko (4); seinalea galdu (4); seinalea izan (11); seinalea izango (7); seinalea jaso (5); seinalea jasotzen (5)

zelako seinalea (6); zerbaiten seinalea (4)

bide seinaleak (22); mirarizko seinaleak (5); seinaleak ageri (5); seinaleak egiten (5); trafiko seinaleak (4)

seinalearen zain (5)

gurutzearen seinaleaz (4)

arrisku seinaleren (4); seinaleren baten bila (5)

bizitza seinalerik (4); inolako seinalerik (6); seinalerik argiena (4); seinalerik eman (9); seinalerik ematen (5); seinalerik gabe (6); seinalerik jaso (4)

seinaletzat hartu (17)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus