Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

perfumatu, perfuma, perfumatzen 1 du ad perfumea eman. ik lurrindu.

Blanchek bere burua perfumatu du langargailuarekin, eta, ondoren, Stanley perfumatu du jolasean. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 69. orr.

Eskularruak egiten zituztenak, anbarrez perfumatzen zituzten. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 72. orr.

Perfumaturik eta ile-gantzuturik zegoen eta arrunt itxura sasidotorea zuen: souteneur bat ematen zuen, edo, hobeki esan, putazain-papera egiten zuen antzezle txar bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 231. orr.

Atea ireki, begiak itxi, hamaika usain-belarrek perfumatutako airea biriketaratu. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 55. orr.

Bidaia luzeetako ginebraz eta mendafinez perfumatutako itsas haize goxoko gau izarratuak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 167. orr.

Politikoen hizkera hanpatu eta larritasuneraino perfumaturiko hau. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 125. orr.

2 (era burututa izenondo gisa)

Ilea lakaz betetako Barbie perfumatu haiek. mahatsondo eta bertze landare perfumatuen ikustera. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 120. orr.

Ketzeko erabiltzen ziren usain gozoko produktu perfumatuez ari da. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus