Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

giri 1 izond/iz karlistaldien garaian, liberala.

Etxague jeneral giria. Txillardegi   «Putzu» - 283. orr.

Eta are gutxiago herri errepublikano "giri" ustel honetan. Txillardegi   «Putzu» - 128. orr.

Komentuaren barruan, berriz, bizirik irteteko batere esperantzarik gabe, 600 giri zeuden. Txillardegi   «Putzu» - 166. orr.

Euskal karlismoaren itoketa burutzeko, Madrilek azpitik dena ausarki koipeztaturik, giputx "giri" mordoska bat topatu nuen. Txillardegi   «Putzu» - 198. orr.

"El Diario de San Sebastián" egunkari giri-zalea. Txillardegi   «Putzu» - 82. orr.

2 atzerritarra.

Jende koloreduna aurkitu zuten eta jende grisa; gazteen algara eta zaharren patxada; giri despistatuak edo gazte mugidazaleak. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 185. orr.

Dotore etorri zen Ane, beltzez goitik behera, larruzko praka beltzak eta jakanarru beltza, talde giri baten skipy beltza barruan. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 42. orr.

Lanzaroten geunden, Europako bazter guztietako giri artean. Berria - Kirola   2004-06-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus