Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ingurarazi, ingururaz, inguratazten du ad inguratzera behartu.

Navas de Tolosa-ko batailan miramamolinak burdinazko kate batez ingurarazi zuen bere eremua, baina Nafarroako erregeak aizkora ukaldi batez eten zuen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 199. orr.

Suari begira denbora puska batez egon ondoren, besotik heldu eta bere gorputza ingurarazi zidan harekin. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 38. orr.

Indar gaitzean igortzen zuen ura eihera harrien ingurarazteko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 41. orr.

Don Kijotek bezalaxe egitea erabaki zuen; eta honela, burukiaz ongi babestua, zain egon zitzaion; ezin baitzuen bere mandoa harantz-honanzka ingurarazi; izan ere, neka-neka egina zegoen mandoa, eta honelako umekeriatan ohitu gabea izanik, ez zen gauza pauso bat emateko. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus