Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pergamu (40 agerraldi, 6 liburutan; Hiztegi Batuan pergamino agertzen da] 1 iz pergaminoa.

Hasia bainintzen, lehenago izkiriatua dudan moduan, ordura arteko gorabeherak nire kabuz pergamuetan biltzen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 113. orr.

Halaxe ekin nion Gaztelako erromantzez izkiriatua zen hura beste pergamu batera zehatz aldatzeari. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 161. orr.

Pergamu baliosak eskuz izkiriatuak eta aberaski marrazkituak. barrenean sua duela esan liteke, sutara hurbildutako pergamu zurbildua ematen baitu haren azalak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 189. orr.

Begi txiki hondoratuak eta pergamuaren antzeko begipeko bi poltsak. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 16. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mahaiaren gaineko pergamu-kiribilak aztertu nituen lehenik. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 239. orr.

Pergamu zati horitu bat zegoen, ez besterik. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 239. orr.

Pergamu pieza oso bat harturik ekin nion kopiatzeari. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 161. orr.

Arasatik pergamu pieza bi hartu zituen gizonak. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 222. orr.

Mantel pergamu-kolorean frantses antzinakoak behar duten hitz eta espresio batzuk daude, Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Atorraren azpian nekarren ontzikoen errolda-pergamua liburuen artean sartu nuen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 273. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus