Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

palakada 1 iz pala betearen edukia.

Aski izan zituen hamar palakada zakua gainezka uzteko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 226. orr.

Azken palakadarekin ikatza parrillaren ertzeraino ailegatu zen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 40. orr.

Lehenengo palakadak antzuak izan ziren, gerokoak ere bai, hurrenek hartxintxar ziztrinak besterik ez zekartzaten, baina inor etsitzerainoko ahaleginak eginda abailduta zeudela, saria jaso zuten: zilarra! Berria - Kultura   2004-02-01

Ahalik eta hondar busti gehien hartu eta palakadak botatzen genituen haizaldera. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 24. orr.

Entzumenari jarraiki, beren norabidea aldatu eta berriro ere lanari ekingo zioten, palakadaz palakada batzuek eta pikotxaz beste batzuek, sekula baino indar gehiagoz. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 142. orr.

2 (neurri gisa)

Léonek zenbait palakada ikatz bota berriak zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 137. orr.

3 irud/hed

Lehen mareajea zuen, arrabak zeuzkan gazte hark, eta gainerakook baino palakada batzuk zentzun gehiago buruan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 220. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Suginek ikatz palakada batzuk bota zituzten galdara azpira. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 71. orr.

Azken lur palakadak kutxa estali zuenean, Pedrok buelta erdia eman eta pauso batzuk atzera egin zituen, hilobi zahar eta berrien artera. Jon Maia   «Riomundo» - 107. orr.

5 pilota-jokoan, pala-ukaldia.

Bere eskumutur miragarriaz pozoitu egiten zituen bere palakadak. Berria - Kirola   2004-02-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus