Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordezkaketa [6 agerraldi, 3 liburu eta 2 artikulutan] 1 iz ordezkatzea. ik ordezkapen.

PANeko presidentearen balizko ordezkaketaz mintzo, Israelgo presidente Moshe Katsavek esan zuen Tel Avivek ez duela eskua sartuko haren ondorengoa hautatzeko tenorean. Berria - Mundua   2004-11-02

Bost dira auzitara jotzeko arrazoiak: klase berriak ez irekitzeko arrazoitu gabeko erabakiak, oren kopuruaren oreka ez errespetatzea ikastetxeetan, irakasle elebidunen ordezkaketa ez bermatzea, [...]. Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Bada ordea beste zenbait baliabideren arteko ordezkaketarako aukerarik -harriaren ordez zura erabiltzeko, esate baterako-, produkzioan duten eginkizuna berdintsua baita: eraldaketarako lehengaiak dira azken batean. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 58. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bizitza maila bera berreskuratu ahal izateko lan gehiago egin beharra (sarrera efektua), jasotako soldatari parte handiagoa kentzen zaionez, aisialdiari probetxu handiagoa ateratzeko desioa baino handiago izan ohi da (ordezkaketa efektua). Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus