Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

giro1 1 iz eguratsaren egoera.

Giro lehor eta beroa ohi da. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 304. orr.

Giroa, ordea, arras goibel zegoen ordurako. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 142. orr.

Kanpoaldean jesarrita, giroaz gozatzen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 39. orr.

Jantoki zikinean, hezueriak jotako haizegailu batek giroa freskatzeko itxurak egiten zituen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 329. orr.

Zerua urdin zegoen, giroa inoiz baino garbiago. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 176. orr.

2 norbaitengan eragina duten zertzeladen multzoa.

Baina Gregoryk gogoan gordeko duena frontoiko giroa da. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 135. orr.

Lagun arteko giroan konpon dezakegula... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 142. orr.

Ez nengoen eroso ordu txikietako giro hartan. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 35. orr.

Sartu naiz ezin erranezko giro batean, euforian hondatua naiz. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 48. orr.

Hiriko gizona izan da beti, bere giroan sentitzen da hiriko gorputz-jarioaren erdian. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 13. orr.

Grezian mazedoniarren aurkako giroak Aristoteles ihes egitera behartu zuen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 50. orr.

Lankideen arteko afari-ondoko giroak bultzatua. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 230. orr.

Poliziak gero eta ugariago ziren; giroa gero eta estuago zegoen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 50. orr.

Poliki-poliki giroa baretu zen; azkenean jendetza zein bere aldetik barreiatu zen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 78. orr.

Zapuztu zen giroa: umore onak betirako alde egina zirudien. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 166. orr.

Erran zitekeen giroa gaiztotua zela haien artean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 345. orr.

Giroa ikusita, ez nintzela sobera luzatuko agindu nion neure buruari. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 133. orr.

Horra, jadanik giroan sartuak ginen. Herria   2004-05-20

Sartu naiz ezin erranezko giro batean, euforian hondatua naiz. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 48. orr.

Urduritasuna zegoen giroan, guztiek irakasleari begira jarraitzen baitzuten, gehiagoren esperoan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 129. orr.

Pilotarien giroko Habanan. 13181

3 (izenondoekin)

Eguraldi hotza, giro beroa. Berria - Harian   2005-12-23

Argazkiek erakusten dutenez, giro onean egin zen elkarrizketa. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 228. orr.

Atzeguardian bizi dira, bizi, ze fronteetan ez da giro onik. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 85. orr.

Jantokian giro polita zegoen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 81. orr.

Zintzur bustitzea giro alegera baten iragan da. Herria   2005-05-26

Sozialixtek arras giro baketsuan berritu dute beren alderdiaren buruzagitza. Herria   2005-12-01

Eibarko giro kosmopolitak sakon eragin zion musikari gazteari. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 34. orr.

New Yorkeko Euskal Etxeak nahikoa itxura eta giro penagarria du. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 26. orr.

Haren kemen eta adore izugarriak bere inguruan sortzen zuen giro zurrunbilotsua. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 206. orr.

Giro zakar hark ere sufriarazten zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 192. orr.

Giro latza sortu zen herrian berriok hedatu zirenean. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 66. orr.

Barruan giro itogarria, kanpoan esespena eta heriotza. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 7. orr.

Giro ustel horrek bultzatzen ditu pertsonak gaiztakeriaren bideetan barna. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 110. orr.

Gauean kalera atera gara, eta giro basatia iruditu zaigu hangoa. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 68. orr.

Lantegi askotan, sendi da holako giro mintu aire bat. Herria   2004-07-08

Hango giro jada pisutsua erabat loditzen zutela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 141. orr.

Giroa benetan dekadentea da. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 19. orr.

4 (zerbaitetarako)

Azaro ona, esan ohi da, ereiteko giro egokia dagoanean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 429. orr.

Ondotik, orgatilari bulkaka, hilerriko langileak, besoak galtzarbeetaraino bildurik, giroa horretarako aproposena ez izanik ere. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 400. orr.

Elkar ulertzeko giroa. Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Urduri eta barre egiteko girorik desegokienean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 326. orr.

-Quidditcherako giro aparta! -esan zuen Woodek. 13203

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berotasuna eta hezetasuna, biak gehitu behar zaizkio giro-tenperatura normalean arnasturiko aireari, biriketara bidali aurretik. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 131. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Uda-giro bare eta argitsu hartan. Txillardegi   «Putzu» - 101. orr.

Udako gau giro epelaz gozatua nintzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 115. orr.

Goiz-giro freskoa, ezta? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 75. orr.

Izotz-giro zorrotza dugu. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 52. orr.

Itsas girokoa zen bata, eta baserri girokoa bestea, bestela eredu baten araberakoak biak. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 273. orr.

Kostatar huts honek, kresal giroa ezagutzen nuen. Udaberrian sartzean-eta ekaitz-giroa izaten zenez. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 166. orr.

Ezerk ez du adierazten baserri-giro horretatik merkatari-klase bat sortu ahal izan zenik. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 19. orr.

Gabonetako sendi giro beroarekin. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 491. orr.

Amodiozko grina Mexikoko goi-mailako gizarte-giroetan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 59. orr.

Lan giro ezin hobean aritzen ginen. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 22. orr.

Adiskide giroko elkarrizketan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1134. orr.

Elkarren ondoan eta konfiantza giroan, ardoz betetako basoak eskuetan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 128. orr.

Euforia giroa dago gaur, eta ilargi betea gainera. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 212. orr.

Bohemia-giroko idazleen eta artisten artean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 172. orr.

Politika-giroan mugitzen zen jendeak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 66. orr.

Gure izen aldaketa Franco hil baino lehenxeagoko bor-bor giroak eragin zuen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 62. orr.

Eta esaldia eten zuen, misterio-giroa hauspotzeko. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 103. orr.

Oroitzapen giroko obrak idatzi zituen, guztiz autobiografikoak batzuetan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 53. orr.

Halako apokalipsi giro bat sortzen zutela- Gangster giroan kokaturiko narrazio bat. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 16. orr.

Tonu-giroz ezin hobeto zetorkidana, testua halako tremendismo batez janzteko... Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 150. orr.

Italiatik zetorren Berpizkunde giroak. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 76. orr.

7 giro ez izan

Gutxitan joaten nintzen Idoiaren etxera; amaren eta bigarren senarraren arteko harremana ez zegoen unerik gozoenean, inondik ere, eta etxe hartan ez zen giro. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 152. orr.

Ez zuten lo handirik egingo marinel haiek, ez zen giro izango 1837ko urriaren 8tik 9ra bitarteko gau hartan. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 122. orr.

Ez da giro Gipuzkoako eraikuntzako langileen artean. Berria - Ekonomia   2004-06-12

Bero eta hotz, hotz umel eta bero, han ez da giro! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 243. orr.

Kanpoan giro ez bada, hobe etxera bildu. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 62. orr.

Hobe horrela; ez zen giro izanen, mutikoa nire faltaz ohartzean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 175. orr.

Kalean, aldiz, ez zen giro. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 97. orr.

8 giro izan

Giro da gerizpean. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 13. orr.

Parioak libro, izanen da giro! Herria   2005-05-19

9 jai giro (orobat jaigiro)

Jai giroa zen nagusi. Josu Landa   «Odolbildua» - 163. orr.

Gisa horretako lokaletan izan ohi den atergabeko jai-giroa alkoholikoa, gaupasa-giroa, beti higuingarria izan zait. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 49. orr.

Jaigiroa ere nabarmentzen da sasoi honetan: herri eta auzo batzuetan aurretik, besteetan San Bartolomez, eta besteetan geroxeago, badatoz jaiak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 336. orr.

Jai giroak ere izanen du tarterik EHEk Lesakan antolatutako egitarauan: 14:30ean herri bazkaria eginen dute pilotalekuan; […]. Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Jai giroan xahutzen genituen indarrak eta azken batean hortxe joan zitzaizkigun urte haiek. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 142. orr.

Manifestazioa ere jai giroan egin zen, Espainiako Poliziaren presentzia itogarria gorabehera. Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Jai giroan murgildu ziren bi herriak, Orio eta Zarautz. Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Jainkoak, zeure Jainkoak, gantzutu zaitu, jai-giro pozgarrian, lagunen artean aukeraturik. Elizen arteko biblia   Heb 1,9

Jai giroko doinuak. Berria - Kultura   2004-07-08

Kanpai-hots sekulakoa, jai giroko zalaparta alaian. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 70. orr.

Bizitza atseginago, jai-girokoago izan zedin. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

artean giro (9); arteko giro (7); baina giro (14); baino giro (9); barne giro (6); besta giro (65); besta giro batean (33); beste giro (23); beste giro bat (13); betiko giro (6); bilera giro (7); biziki giro (12); biziki giro onean (7); da giro (52); da giro izango (7); dagoen giro (7); dela giro (6); den giro (21); duen giro (12); dute giro (12); ere giro (20); eta giro (146); eta giro hoberenean (6); eta giro horretan (6); eta giro ona (11); eta giro onean (7); euskal giro (21); euskal herriko giro (6); ez da giro (35); ez zen giro (20); festa giro (8); gaitzeko giro (35); gaitzeko giro goxoan (8); gaitzeko giro onean (8); garaiko giro (11); gau giro (18)

giro alaia (9); giro alaian (7); giro alegera (17); giro alegera batean (8); giro aparta (22); giro aproposa (6); giro arraro (6); giro arraroa (8); giro bat (44); giro bat sortzen (7); giro batean (71); giro baten (6); giro berezi (15); giro berezi bat (6); giro berezia (31); giro bero (18); giro bero batean (6); giro beroa (31); giro beroagoa (6); giro beroan (8); giro berri (9); giro bikaina (17); giro dago (10); giro ederra (25); giro ederra egiten (6); giro ederrean (10); giro egokia (15); giro epela (11); giro epelean (7); giro eta (36); giro ezin (18); giro ezin hobean (9); giro gaitza (28); giro goxo (20); giro goxo batean (9); giro goxoa (13); giro goxoan (26); giro hartan (35); giro hauta (13); giro hobea (6); giro hoberenean (30); giro honen (7); giro honetan (13); giro hori (41); giro horrek (7); giro horren (7); giro horretan (70); giro hortan (7); giro hotz (6); giro hotza (17); giro hura (23); giro iluna (6); giro itogarria (9); giro izango (13); giro lasai (10); giro lasai eta (6); giro lasaia (10); giro lasaian (8); giro minbera (6); giro nahasi (11); giro nahasia (20); giro on (19); giro on batean (6); giro ona (105); giro ona dago (9); giro onean (68); giro onean egin (6); giro onean iragan (12); giro oso (6); giro polita (19); giro politiko (21); giro politikoa (27); giro txarra (9); giro zegoen (6)

hain giro (8); halako giro (26); hango giro (13); hartako giro (9); herriko giro (7); indarkeria giro (8); jai giro (10); kontrako giro (6); orduko giro (7); oso giro (35); oso giro ona (8); sortutako giro (8); zegoen giro (9); zen giro (35); zer giro (15); zuen giro (10); zuten giro (8)

aldeko giroa (11); arteko giroa (32); aurreko giroa (6); baina giroa (13); bake giroa (9); barruko giroa (8); baten giroa (10); besta giroa (13); da giroa (20); dagoen giroa (13); den giroa (21); du giroa (16); duen giroa (8); dute giroa (9); emakumezkoen giroa (9); erromeria giroa (10); eta giroa (83); eta italiako giroa (6); etxeko giroa (14); euskal giroa (10); festa giroa (15); gaitzeko giroa (13); genuen giroa (6)

giroa aparta (6); giroa baretu (15); giroa baretzeko (8); giroa bero (13); giroa bero bero (7); giroa berotuz (7); giroa berotzeko (9); giroa berotzen (27); giroa beti (7); giroa da (11); giroa dago (15); giroa ere (46); giroa eta (76); giroa eta tourra (6); giroa ez (51); giroa ez da (16); giroa ez zen (7); giroa ezin (7); giroa gaiztotu (12); giroa gero (7); giroa gero eta (7); giroa gori (9); giroa hasi (9); giroa ikusita (8); giroa irabazi (10); giroa irabazteko (22); giroa izan (20); giroa izan zen (8); giroa izango (7); giroa izango da (6); giroa korritu (6); giroa korrituko (16); giroa korritzea (6); giroa lasaitzeko (6); giroa nabarmendu (8); giroa nagusitu (6); giroa oso (25); giroa pixka (6); giroa pixka bat (6); giroa sortu (22); giroa sortzea (6); giroa sortzeko (9); giroa sortzen (14); giroa sumatzen (6); giroa zegoen (15); giroa zen (11); giroa zen nagusi (6)

gure arteko giroa (7); hango giroa (12); hartako giroa (9); herriko giroa (6); horrek giroa (9); indarkeria giroa (6); inguruko giroa (8); italiako giroa (28); jai giroa (24); kaleko giroa (6); konfiantza giroa (13); lan giroa (8); lombardiako giroa (11); nolako giroa (13); orduko giroa (6); piamonteko giroa (6); sekulako giroa (6); trentinoko giroa (11); zegoen giroa (11); zen giroa (30); zuen giroa (18); zuten giroa (9)

arteko giroan (7); bake giroan (14); baserri giroan (10); bere giroan (9); besta giroan (26); da giroan (10); eta giroak (13); eta giroan (9); eta giroaren (8); familia giroan (14); festa giroan (29); gabeko giroan (6); giroak ere (6); giroak eta (7); giroak ez (13); giroan bizi (12); giroan egin (16); giroan ere (9); giroan eta (24); giroan sartu (8); giroaren berri (7); italiako giroan (21); jai giroan (40); konfiantza giroan (6); lagun giroan (8); luccako giroan (7); trentinoko giroan (9); txantxa giroan (8)

baserri giroko (23); da giroko (8); du giroko (8); festa giroko (6); giroko eta (8); giroko etapa (14); giroko etapa bat (6); giroko hirugarren (7); giroko lehen (6); girorik ez (12); herri giroko (6); italiako giroko (7); jai giroko (6); trentinoko giroko (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus