Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

periferia 1 iz gune baten ingurua.

Erretinan eratzen den irudia oso lausoa eta kolore gutxikoa da, esate baterako, erretinaren periferian. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 38. orr.

Ikusmen-eremuaren periferian gertatzen diren fenomeno berriei. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 58. orr.

Emakume batek esan zuen ikusi zuela etxera bidean, hiriko periferian dauden auzune horietako batean. Pako Aristi   «Note book» - 138. orr.

Erizain egon zen Londresko periferiako ospitale batean. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 100. orr.

Fabrika berria, berriz, Torinoko periferian dago auskalo zenbat pabilioitan barreiatuta. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 27. orr.

2 (gizarte kulturan)

Periferia hiria biltzen duen inguru habitatua da, nolabait esateko, ziutatearen alderdi amaitugabea. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 40. orr.

Jainkoak ahaztutako lurra zen periferia. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 139. orr.

Mundu periferiko asko ikusten ditut eta zentroa da periferia guztiak josten dituen gunea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 411. orr.

Hala, elkarrekin zerikusi zuzenik ez duen lurralde multzo hori da periferia, metropoliarekiko baino ez diren eremuak, deszibilizazioa. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 40. orr.

Arazoa da lokalismoa bakarrik periferiatik datozen istorioekin aipatzen dela. Berria - Harian   2005-08-25

Frantses hiritartasuna duen euskal idazle batek badaki egoera konplexu batean bizi dela: lehenik, euskal komunitate iberikoan den euskarazko literatur sistema kanonizatuaren periferian; [...] hirugarrenik, hexagonoaren periferia sinbolikoetan kokatzen diren frantsesezko literatura erregionalaren periferian. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 144. orr.

Aipatu izan dugu haur eta gazte literaturak, periferiako testuak diren aldetik, duen askatasuna gaia, estiloa, hizkera edo egitura berriak lantzeko. Berria - Kultura   2004-03-06

Aurkezleak gure hizkuntza periferikotzat aurkeztu zuen eta nik esan nion multiperiferikoa dela, hain zuzen ere, Madrilen periferian dagoen bezala, Parisen periferian ere badagoela. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 61. orr.

Gu periferia gara, nik garbi dut, baina Bilboko periferia, Madrilgoa edo New Yorkekoa izan gaitezke. Berria - Kultura   2004-02-03

Bultzatzaileak filosofia alemaniarraren periferian dauden pentsalariak ditugu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 155. orr.

Jazzaren periferian dauden artistek. Berria - Kultura   2004-06-30

Mexikon animazioa egiteak industriaren periferian kokatzen zaitu. Berria - Kultura   2006-03-08

3 (ekonomian)

Periferiaren nozioa, espazioari dagokion metafora, zuzenean lotzen da europar mundu-ekonomiaren zabalkunderako joerarekin. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 49. orr.

Periferia ez da ulertzen ez bazaio sistemaren zentroari kontrajartzen: mundu-ekonomiaren baitan hegemonia eskuratzeko borrokan diharduten indarren multzora muga daiteke zentro hori. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 49. orr.

Batetik herrialde garatu edo industrializatuek osatzen duten zentroa edo erdigunea, eta bestetik gutxien aurreratutako herrialdeek osatzen duten periferia; zentroak ondasun manufakturatuak ekoizten ditu, eta periferiak, batik bat, sistema kapitalistan sartutako munduaren lehengai eta nekazaritza ondasunen hornitzaile funtzioa betetzen du. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 210. orr.

Periferia ez dago sistematik kanpo, aldiz, sistemaren parte da. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 49. orr.

Sistemaren periferian bizi arren, handia da sektore horien indarra. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 121. orr.

Azken zirkulua, sistemaren periferia, Eskandinaviak, Eskoziak, Irlandak, Europako ekialdeak, Italiako hegoaldeak eta Amerikako koloniek osatzen zuten. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 30. orr.

Ingalaterra, garai hartan, periferiako herrialdea zen, lehengaien esportatzaile, Eskandinavia eta Errusia bezalaxe. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 38. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Bere ikuspuntu propioak, batez ere berak hobekien ezagutzen zuen periferia-zatiari zegozkionak. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 86. orr.

· Dendari txiki-jatorraren aldeko artikulu negarti horiek sinatzen dituztenak, guztiok bezala, autoa hartu, eta hiri-periferian dagoen HiperEroski, Carrefour, Mammouth edo Pryca erraldoirantz abiatzen dira. Iban Zaldua   «Itzalak» - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zentroaren eta periferiaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus