Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

girotu, giro(tu), girotzen 1 du ad giroa ondu edo egokitu, giro egokia eman.

Atertu egin du, haizea goxoa da, zeruan irudi beltz ederrak pasatzen dira, geldiro: une perfektua girotzeko behar dena baino gehiago da. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 126. orr.

Guda zibilean girotuko duen eleberriko pertsonaia nagusietako batzuk ezagutu dituela. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 52. orr.

Gaztelu horretan girotu zuen Juan Iturralde y Suitek "Salkindaria" (saltzailea), 1878an idatziriko elezahar patriotikoa. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 13. orr.

1950eko hamarkadan girotutako detektibe eta pozoiketa istorio bat harilkatu nuen. Iban Zaldua   «Traizioak» - 183. orr.

Bat baino gehiago dira Euskal Herrian girotutako elezahar honen bertsioak. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 201. orr.

Hernandezen lana itsasoan girotutako abenturazko nobela da. Berria - Kultura   2004-05-12

Robert Wisek boxeo munduan girotutako lehenengo filma izan zen The set-up. Berria - Harian   2005-09-15

Hego Amerikako musikaz giroturik. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 111. orr.

Zikiro besta eta dantzaldia Ximista orkestrak giroturik. Herria   2001-06-07

Ikuskizuna monasterio eta elizekin girotuko da, kalexka eta merkatuekin, jauregietako dantzekin eta leinuen arteko istiluekin. Berria - Kultura   2004-04-30

Argi ilun eta biziak eszenatokia girotzen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 43. orr.

Aurretik Take 6 taldeak girotuko du gaua. Berria - Kultura   2004-05-29

Ez da hosto idor horiek bezalakorik taldea girotzeko. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 76. orr.

2 lurrindu.

Etxeak girotzeko erabiltzen diren lurrinen inguruko azterketa. Berria - Gaiak   2004-12-30

3 (era burutua izenondo gisa) aire girotua duena.

Igerileku girotua, hidromasaje eta aquaerobic igerilekuak. Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Gela girotuan sartu zirelarik, ohartu ziren mahai gehienak hartuak zirela. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 229. orr.

4 aire girotu (Egungo testuen corpusean 642 agerraldi)

Aire girotuaren zurrunbiloarekin. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 80. orr.

Argizari urtuaren eta intsentsuaren usaina irteten hasi zen aire girotuaren hodietatik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 32. orr.

Tomasen autoko aire girotuak Josurenean baino freskoago sentiarazten ninduen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 130. orr.

Gimnasia aretoak aire girotua du, eta ez dut uste eragin handia izango duenik. Berria - Kirola   2004-08-11

Aire girotua ez zebilela ongi. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 25. orr.

Hoteleko aire girotuaren sistema hondatu egin da, eta gela bakoitzean jarri dituzten haizagailu zaharrek ez dute lortzen umeltasunaren partikulak apur bat dantzaraztea baino. Pako Aristi   «Note book» - 112. orr.

5 haize girotu (Egungo testuen corpusean 20 agerraldi) aire girotua.

Leku jendetsu eta builatsua, haize girotuaren arrimora funtzionarioz, etxekoandrez eta saltzailez mukuru betea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 324. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus