Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xanpu (orobat txanpu) iz ilea garbitzeko xaboi likidoa.

Xaboiak bere lekuan zeuden, eta gatza eta xanpu Frantziatik ekarriak ere bai. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 256. orr.

Txanpurik ez dugunean, xaboi berde likatsu batekin moldatu behar izaten dugu. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 110. orr.

Xanpu koloratzaile bat aholkatzen dit ile-apaintzaileak. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 43. orr.

Marrubizko xanpuaren usainaz osoki jabetzeko, zabal-zabal ireki ditu birikak. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 145. orr.

Zakurrarentzako xanpua erosi. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 50. orr.

Zuria da bere betiko xanpua, Sanex, eta semenarekin alderatu izan ohi du inspiraziozko goizetan. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 142. orr.

Iberiako Penintsularen ileko zoldaren aurkako xanpua zela esan ei zion cadiztar batek PSOEko buruari. Berria - Ekonomia   2004-02-24

2 (hitz elkartuetan)

Haize bolada batek zirimolatu zizkion alargun gazte eta ederrari udare xanpuarekin garbitutako adats belakitsuak. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus