Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

matematika 1 iz helburutzat kopurua eta ordena dituzten jakintzen multzoa.

Korapilatsua da matematika, eta are korapilatsuagoa da hura aplikatzea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 59. orr.

Matematikaren oinarrizkotasuna definizio, axioma eta demostrazioetan funtsatzen da. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 252. orr.

Ez zien fede handirik ez hitzari ez poesiari, bai ordea numeroari eta matematikari. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 112. orr.

Urte mordoa zeraman matematika irakasten. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 26. orr.

Halako batean, ordea, hasi da eskolan matematika apur bat ikasten. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 166. orr.

Hik matematika jakingo duk baina, egunen batean esku bat errerik lagako duk hor... Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 15. orr.

Matematikan eta arlo zientifikoetan baldarra nintzen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 339. orr.

Sailkapen hori egitea ez al zen, horrenbestez, matematikaren arkitektura osoa berregitea! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 70. orr.

Matematikan, matrikula, David! Ikusten duzuen bezala, bidean aurrera egin zuen greziar matematikak, Euklidesen ondoren. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 163. orr.

Mundu arabiarreko matematika. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 70. orr.

Mendebaldeko matematika. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 70. orr.

Matematikan lizentziatua, filosofian doktorea, eta irakaslea EHUn. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 12. orr.

Matematikak ez ditu egia absolutuak aldarrikatzen, zein bere lekuan zehatz-mehatz kokatutako egiak baizik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 251. orr.

Filosofian ezin da imitatu Matematikak definitzean erabiltzen duen metodoa. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 253. orr.

Hemen, arkitektura geometriko modernoak, matematikaren perfekzioa harriz eta betoinez haragiztatzen du. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 163. orr.

2 pl

Anitz hiri bada han, anitz jakintzari eskainiak direnak: astronomia, filosofia, musika, matematikak bertzean, geometria, arkitektura, pintura, kimika... Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 70. orr.

Eta zientzien esparru hutsa kontuan hartuz, zergatik utzi ditut isilpean matematikak, fisika edo kimika? Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 202. orr.

Matematikak Biologian erabiltzeko bidea miragarria iruditu zitzaion. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 61. orr.

Neureganatuak ditut belarren bertuteak, arauzko astrologia, matematikak eta zuzenbide kanonikoa. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 227. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik matematiko.

Bikiak matematika-demostrazio baten grinak hartuak! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 140. orr.

Hiria matematika modelo batean marratua da. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 217. orr.

Hiria matematika modelo batean marratua da. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 217. orr.

Matematika-notazioko "arabiar" sistema delakoarekin batera. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 222. orr.

Aipatu dudan adierazpen ofizioso horrek lege eta matematika alorreko hainbat eztabaida eragin zuen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 52. orr.

Landutako matematika-adar guztien zerrenda osatu gero: azpisailak, alegia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 70. orr.

Gaurdaino aurkitu den matematika-trataturik zaharrena da. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 190. orr.

Neure liburu guztiak: ehunka kilo matematika-liburu. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 12. orr.

Gainera, zer aurkituko, eta, kutxa bete matematika-aldizkari, azken urteetan argitaratutakoak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 89. orr.

Mahaira ekarrarazitako matematika-hiztegi erraldoiek eta zientziaren historiako tratatuek [...] harresi bat egina zioten, eta harexen atzean babestu zen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 79. orr.

Behin, matematika orduan, zuzendariak deitu zidan. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 90. orr.

Nola sailkatu matematika-lanak, tutik ere ez badakizu matematikaz? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 69. orr.

Matematika-saio bat espero zuten neska-mutilek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 265. orr.

Santiago Fernandez Bilboko Abando berritzeguneko kide eta matematika adituarentzat horixe da hobetu beharreko arlo bakarra. Berria - Harian   2005-01-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus