Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordezkotza iz ordezkaritza.

Herriaren ordezkotza du legegileak; hortaz, herri horren ohiturak, aiurria, egoera politikoa eta erlijiosoa ezagutu behar ditu. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 65. orr.

Aresoko elizako benefizioduna zen Pedro Guilleron apeza, baina, 1602 urteko udatzen aldera, Leitza abaderik gabe gelditu, eta haren ordezkotza ere berak egiten zuen, Aresotik Leitzara joan-etorriak mendiz eginez. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 147. orr.

Historia ofizialaren orrialdeetan gaur kausa baten eta bihar beste baten mozorroa jantzita ageri zaigun horrek Gaizkin du izena: gure ustezko ordezkotzan adore harturik, mundua -eta munduan gu!- salbatzeko lanari ekiten dio, kemen nekagaitz batez. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 33. orr.

2 ordezkoa izatea, ordez aritzea.

Harryk asko sentitu zuen lan hura galtzea, eta, hainbat pertsonak ordezkotza hartu nahi izan bazuen ere, Harryk bihotz-bihotzez gomendatu zuen bere anaia Thomas, zentzudunagoa eta edariari neurria hartzen trebeagoa. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 160. orr.

3 ondorengotza.

Adinekoa zelako-edo, matematikako beste irakasle bat ere kontratatu zuten, haren erabateko erretiroa aurki zetorrela-eta, ordu batzuk kentzeko eta ordezkotza prestatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 26. orr.

Salbu eta, zenbait gehiegikeriaren ondorioz, jainkoek kontu handiagoa dutela eta erabaki dutela ez uztea inori ordezkotzan beren iragartze-ahalmena. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus