Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordeztu [81 agerraldi, 27 liburu eta 4 artikulutan], ordez(tu), ordezten 1 du ad norbait edo zerbait beste norbaiten edo zerbaiten ordez jarri; ordez aritu. ik ordezkatu. (norbait)

Greziarrek Troiako gerra egitean, Aresek Afrodita ordezten du, jardueren buru den jainko gisa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 244. orr.

-Hoa, nik beteko diat hire lekua, hi ordeztera bidali naik komandanteak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 532. orr.

Orain arte Nekazaritza eta Arrantza ministroa zen Herve Gaymardek du Nicolas Sarkozy ordeztu. Berria - Mundua   2004-11-30

Katolikoek santuekin ordeztu zituzten jainkoak. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 14. orr.

Artelan baten egilea parerik gabea da, ezin ordeztuzkoa. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 177. orr.

Europako 7.000 soldaduk NATOkoak ordeztu dituzte. Berria - Mundua   2004-12-03

2 (zerbait)

Horkheimer-ek laster igarri zion, "antropologia filosofiko" moderno batek, hasiera-hasieratik, ez duela besterik bilatzen erlijioa ordeztu eta berak funtzio hori betetzea baino. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 176. orr.

Monarkia ilustratuak nazionalismoak ordeztu zituen bat-batean Mendebaldeko ideia politiko nagusi gisa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 182. orr.

Zerk bultzatzen du zientzialarien elkartea teoria bat baztertzera eta beste teoria baten bidez ordeztera? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 164. orr.

Bizitza asaldatuaren estimulua artifizio bihurriaz ordezteko ahalegin neketsuetan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 19. orr.

Nekez ordeztuko omen du gertuko etorkizunean lima edo limoi zukuak ozpina, joera osasungarriak gorabehera. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 37. orr.

Nortasuna ezin da ordeztu. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 113. orr.

Erantzunak ordezten zuen galdera, galdetzaileak hitz egiten gaixoaren lekuan: [...]. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 200. orr.

Horrexetaz konturatu nintzen, lehenik eta behin, hona etorritakoan, etxeko nire mundu hura gerrako nire mundu honengatik ordeztu nuenean. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 88. orr.

3 talde, erakunde edo pertsona baten izenean beste erakunde batean edo toki batean aritu. ik ordezkatu 4.

Nomadak basamortua ordezten du; sedentarioak, hiria. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 174. orr.

Erakunde horien betebeharra da ordezten dituzten herritarren gehiengoaren erabakiak defendatzea eta kanpotik inposatutako legeak ez betetzea; horrela legitimatzen dira erakundeak herritarren aurrean. Berria - Euskal Herria   2004-09-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus