Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

periodiko (orobat periodiku; Hiztegi Batuan periodiko agertzen da, bi adieretan ) 1 iz (adiera honetan Hiztegi Batuak egunkari hobesten du) egunkaria.

Periodiko bat egunero-egunero kaleratu beharra ez da txantxetako kontua. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 158. orr.

Gustura dago Andrés, periodikoa irakurtzeko, lasai eta osorik irakurtzeko denbora duelako. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 40. orr.

Mundu guztiak ikusi zaitu periodikoan. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 93. orr.

Periodikoko zuzendariarekin eta argazkilariarekin hitz egin nahi duela. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 92. orr.

Senarra periodiko atzean dago ezkutatuta, haserre samar eta gogaitua, antza. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 62. orr.

Periodikoen azpian zegoen errepide komarkalen mapa, errotuladore gorriz seinalatua eta puntutik puntura heltzeko behar zen minutu kopurua anotatua. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 102. orr.

Kurtek periodiko zahar bat ekarri zuen, eta, zatiak bil-bil eginik, zapaten barruan sartu zituen, zapatetako hezea paperak har zezan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 196. orr.

2 egunkari baten egoitza.

Edo aita izan da deitu duena, berriro nirekin periodikora joateko aitzakiaren bat hartuta. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 115. orr.

Periodikora deitu dut, baina oraindik ez dago inor erredakzioan. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 92. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Periodiko saltzaile turkiarrak irribarre egin dizula iruditzen zaizu. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 146. orr.

Buru gainean kapela bat periodiko paperez egina eramaten zuten. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 28. orr.

Badakit non edukitzen dituen gordeta argazki, eskela eta periodiko zatiak. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 107. orr.

· 4 izond tarte erregularretan edo halako maiztasun batez gertatzen dena.

Badirudi ikusmen-sistemari "kosta egiten zaiola" argi periodiko baten aldakuntzak jarraitzea, horren maiztasuna segundoko ziklo batzuk baino handiagoa, baina hala ere apal samarra denean. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 36. orr.

Zerga politikaren bidez saiatzen da estatua ekonomian parte hartzen, krisi periodikoei aurre egiteko. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 35. orr.

Proiekzio horrek pantailako puntu batzuk jotzen ditu, erritmo periodiko baten araberako segidan. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 168. orr.

Argi-dardara argi gertaera periodiko guztietan agertzen denez, proiekzio-lastertasuna geldiegia denean agertzen da zineman. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 36. orr.

Beren parabola mugagabea kurba itxi bihurtzen zaie, eta horregatik kalkula dezakegu kometa periodikoaren itzulera. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 394. orr.

5 sistema periodiko ik sistema.
6 taula periodiko ik taula.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

periodiko saltzaile (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus