Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gisatsu 1 izond gisakoa, gisakotasunez betea.

Eskolakide kristauak jende gisatsua ziren; ez haietarikorik ez irakasleetarikorik, inork ez zidan zuzendu hitz edo keinu etsairik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 63. orr.

Armadatik erretiraturiko jaun gisatsu bat zen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 151. orr.

-Horrekin lasaitzen nauk -esaten du tonu gisatsuan jeneralak. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 194. orr.

Kexabidezko gutun gisatsu bat idatzi nuen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 279. orr.

Dolu gisatsuz deitoratua zuen, aurreko urtean, bere andrearen heriotza ustekabekoa. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 152. orr.

Sandro adi egoten zitzaidan, arreta ironikoz, beti ere prest hitz gisatsu bezain labur biz seko moztuta uzteko. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 66. orr.

2 (adizlagun gisa)

Oldar erretolikatsu bat espero nuen, baina natural bezain gisatsu aritu zait. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 203. orr.

Gonbidatua lasai dago, eta hark ere gisatsu erantzuten du. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 224. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus