Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gitarra (orobat kitarra g.er.) 1 iz hatzekin sakatzen eta jotzen diren sei hariko musika-tresna, gider batez eta zortzi baten eitea duen kutxa batez osatua.

Gitarrari soka bat eten zaio. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 237. orr.

Pandero lehertuak eta haririk gabeko gitarrak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 213. orr.

Gitarra baten hari-zarratatze neketsuan. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 187. orr.

Gitarraren hots harmonikoen azpian. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 268. orr.

Gitarra baten soinua entzun zuen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 44. orr.

Gitarraren nota urrunak aditu nituen berriro. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 271. orr.

Bruce gitarra baxuan, Eric Clapton gitarra nagusian. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 64. orr.

Pertsona arrunt bat estadio erdigunerantz doa gitarra akustiko bat lagun bakar hartuta. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 159. orr.

Nelly Guilhemsans-en arrabitak eta Andde Carrere-n gitarra apalak. Herria   2005-11-24

Volvoa harat zihoan, gitarra elektriko basatu baten abiaduran. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 29. orr.

Guk, steel gitarra erabiliz, ahotsak imita ditzakegu. Berria - Kultura   2004-12-17

Gitarra flamenkoa jotzen duela dioen mutila. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 182. orr.

Gitarra joz eta gitarra entzunez ematen zituzten orduak. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 45. orr.

Hotz handiegia egiten zuela gitarra jotzeko. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 68. orr.

Ongi kantatzen duzu, eta gitarra ere ongi jotzen duzu... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 268. orr.

Punk-rockari eta gitarra indartsuko rock biziari hertsiki lotutako hamaika talde sortu da. Berria - Kultura   2004-09-30

Gitarratik intziri malenkoniatsu luzeak ateratzen ziren. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 57. orr.

Errepidean bertan askatu zuen Marcosek gitarra zorrotik. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gitarra hotsa entzun nuen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 76. orr.

Kostako zaik gitarra-soinuz printzesa esnaraztea. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 45. orr.

Gitarra doinu garratz, baina hala ere ederrak, entzuten ziren tarteka. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 212. orr.

Gitarra akorde indartsuko eta oinarri sendoko diskoa osatu du Kokein taldeak. Berria - Kultura   2004-11-04

Belarrietara iristen zaizkidan gitarra-zarrasta jostari hauek. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 47. orr.

Gitarra-musikaren hatsarekin bat eginik. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 338. orr.

Erdian doana, gitarra kutxa eskuan hartuta, Jon. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 18. orr.

Gitarra taldeak indarra galtzen ari dira azken aldiotan. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 100. orr.

Nazioarteko Gitarra Jaialdia iraganen da, lehen aldikotz, Hondarribian, apirilaren 30etik maiatzaren 4eraino. Herria   2003-04-17

Jose Azpiazu gitarra saria. Berria - Kultura   2004-06-02

3 gitarra-jole [40 agerraldi, 10 liburu eta 2 artikulutan; Egungo testuen corpusean 458 agerraldi; gitarra joile 22 agerraldi, 10 artikulutan; Egungo testuen corpusean 61 agerraldi; gitarrajole 9 agerraldi, 2 liburutan; Egungo testuen corpusean 58 agerraldi] gitarra-jotzailea.

Etxean sartu zaien gazte gitarra-jole bat, Marcos. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 9. orr.

Guns n' Roses taldeko gitarrajolearen antza ateratzen dio. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 59. orr.

Gitarra jolerik ezean, bi sokadun baxua jotzen du Mark Sandman liderrak. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 144. orr.

Kattalin Indaburu, Filipe Albor gitarra joilea lagun. Herria   2004-11-18

4 gitarra-jotzaile [132 agerraldi, liburu 1 eta 47 artikulutan; Egungo testuen corpusean 1.314 agerraldi] gitarra jotzen duen musikaria. ik gitarrista.

Batek abesten amaitzen duenean besteak erantzun, gitarra jotzaileei tarterik utzi gabe. Gitarra jotzaile nagusiak ematen dio hasiera saioari. Berria - Kultura   2004-10-13

Bosgarren kidea falta zen, hots, bigarren gitarra jotzailea. Berria - Kultura   2004-02-28

Matt Martin gitarra eta mandolina jotzailea. Berria - Kultura   2004-05-26

5 musu gitarra

Ama batzuek -orain hilda zeudenek- musu-gitarren erritmoan eragiten zieten sorbaldei. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 347. orr.

Baita panderoa arrabitarekin edo musu-gitarrarekin ere. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 33. orr.

Frai Alfontsok Santanderretik ekarri zituen tronpak, musika tresna bereziak, gaurko musu-gitarrak baino handiagoak eta ozenagoak, eta horiek izan ziren taldekoen mezuak alde batetik bestera zabaltzeko tresnak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 208. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotsa eta gitarra (9); albor gitarra (4); bat gitarra (4); bere gitarra (7); bi gitarra (13); bigarren gitarra (4); de lucia gitarra (6); edo gitarra (9); ere gitarra (5); eta gitarra (57); eta gitarra isildu (3); eta gitarra jotzailea (3); eta gitarra jotzaileak (3); geroztik eta gitarra (3)

gitarra akustiko (7); gitarra akustikoa (15); gitarra akustikoa eta (5); gitarra akustikoarekin (5); gitarra atera (3); gitarra bat (8); gitarra baten (7); gitarra batez (3); gitarra elektriko (3); gitarra elektrikoa (7); gitarra ere (3); gitarra eskuan (5); gitarra eta (50); gitarra eta ahotsa (5); gitarra eta baxua (4); gitarra hartu (8); gitarra hartu eta (3); gitarra isildu (3); gitarra isildu da (3); gitarra jaialdia (4); gitarra jo (9); gitarra jo du (3); gitarra joile (5); gitarra joilea (4); gitarra jole (6); gitarra jolea (5); gitarra joleak (4); gitarra jotzaile (14); gitarra jotzaile eta (4); gitarra jotzailea (17); gitarra jotzaileak (18); gitarra jotzailearen (4); gitarra jotzaileek (3); gitarra jotzaileen (4); gitarra jotzeko (7); gitarra jotzen (26); gitarra lagun (5); gitarra zorrotik (4)

hiru gitarra (4); lucia gitarra (6); lucia gitarra jotzaileak (3); mandolina eta gitarra (3); nire gitarra (4); steel gitarra (4); taldeko gitarra (6); taldeko gitarra jotzaileak (3); unzu gitarra (3); zuen gitarra (9)

bere gitarrarekin (5); dute gitarren (3); eta gitarrak (4); eta gitarrarekin (4); eta gitarraren (5); gitarrak eta (10); gitarran eta (7); gitarrarekin bakarrik (3); gitarraren eta (4); gitarrarik gabe (3); gitarrarik gabe (3); gitarraz gain (3); philippe albor gitarran (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus