Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

material 1 izond materiazkoa; materiari dagokiona; materian edo materiaren bidez agertzen edo adierazten dena; espirituzkoa ez dena. ik materiadun; materia 6.

Irudi orok du euskarri material bat; irudi oro da -lehen ere esan dugu- objektu bat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 137. orr.

Ez zaitu, inondik ere, argituko eguzki material honen argiak, mundu honetara datorren gizaki oro argitzen duen egiazko argiak baizik. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 205. orr.

Espazio material, "konkretu" bat, irudiaren balio plastikoarekin zuzeneko erlazioa duena. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 131. orr.

Horiek horrela, objektu materialak existitzen direla ustea sentimen-datu batzuen esperientzia dugula ustea besterik ez da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 116. orr.

Fisikak azal ditzake bizidunak izaki materialak diren heinean; baina ez, bizidunak diren heinean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 285. orr.

Auzia honetan datza, hortaz: mundu materiala ala Jainkoa? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 115. orr.

Azken buruan, a priori justifika daitezkeen proposizioak definizioaren mende daude, nabariak eta tautologikoak dira, eta ez dute mundu materialari buruz ezer adierazten. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 110. orr.

Errealitate materialetatik espiritualetara, sentigarritik materiagabekora jauzi egiteko. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 19. orr.

Burmuina, ordea, organo materiala da, "ukigarria" nolabait esateko. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 185. orr.

Lehia biziz eta elkar joka eskuratu nahi dituzte denek ondasun materialak, beste munduko bizitzan pentsatu gabe. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 539. orr.

Kontzeptu materialak (fisikoak) termino fenomenikoen arabera definitzeak porrot egiten du. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 121. orr.

Kausa materiala (kobrea), formala (zizelkariaren espirituan den irudia), efizientea (zizelkaria bera) eta finala (zertarako den egin tailua). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 54. orr.

Kalte material handiak izan ziren. Itxaro Borda   «Hiruko» - 62. orr.

86 hildako, haur bat desagerturik, 200 zauritutako, 750 milioitako kalte materialak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 318. orr.

Egileari zein argitaletxeari kalte morala eta materiala eragin dizkiezu, ez duzu barkamen-hitz bakar bat ere esan. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 107. orr.

Gorabehera organiko horiek haren izaera espiritual eta materialean ere islatzen ziren. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 108. orr.

Gure mundua, berriz, ideien munduaren kopia material kaskarra besterik ez da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 186. orr.

Ez dago zertan pentsaturik, Lockek egin zuen legez, gogotik kanpoko esparru material independentea dagoenik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 115. orr.

Arkitekturaren alderdi materialak eta konstruktiboak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 200. orr.

Abantaila intelektual hori abantaila material nola bihurtu. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 215. orr.

· 2 (orobat materiale g.er.; Hiztegi Batuak materiale baztertzen du eta material erabili behar dela adierazten) iz ekaia.

Zenbait material -harria, esate baterako- gogorrak dira konpresioari aurre egiteko, baina ahulak tentsioari eusteko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 17. orr.

Altzairua, beira, baldosak eta hormigoia izango dira etxe-orratzen materialak. Josu Landa   «Odolbildua» - 92. orr.

Materialari eskuetan jariatzen utzi zion, zeta baino suabeagoa, haizea bezain arina. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 184. orr.

Material hauek konposite deitzen dira. Berria - Gaiak   2004-09-30

Kalitate kaxkarreko materialez egina dago. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 152. orr.

Ez da material bat hamabost egunetan fabrikatzen. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 78. orr.

Ingeniariak badaki edozein material urratzen duela frikzioak edo hark nahitaez eragiten duen beroak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 40. orr.

Eginkizun askotara egokitzen den prozesagune kimikoa da giltzurruna, konposizioan eta kantitatean gorabehera handiak dituen material bat hutsik gabe tratatzea lortzen duena. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 199. orr.

Oso gai berezia da hezurra; materialen zientziak esplikatu bai baina imitatu ezin dituen ezaugarriak ditu. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 39. orr.

· Analisia aintzat hartzeko modukoa izan zedin, gutxienez gramo erdi material behar zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 110. orr.

Aliasek beti lortu du, horietan, hegazkinak, kamioiak eta hamar tona material salbatzea. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 20. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Material trinkoa da hezurraren pareta. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 20. orr.

Kanpotik marmolez edo harlanduz eta barrutik trinkotutako materialekin eginda daude. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1150. orr.

Teatroak material sendoagoekin egiten direnean, hala nola hormagintzako material, harri edo marmolarekin. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2350. orr.

Snowboardeko taulen kasuan sandwich motako material oso arinak erabiltzen dira, baina beti ere poliuretanoa oinarri hartuta. Berria - Gaiak   2004-12-23

Gorputzaren barruan urte askoan hondatu gabe iraungo duen material sintetiko bat. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 45. orr.

Material polimerikoek sekulako eragina dute kiroletarako tresneria berri honetan. Berria - Gaiak   2004-12-23

Material solidoa izatetik material likidoa izatera pasatuta. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 95. orr.

Giza gorputzak ondo onartzen zituen material plastiko eroso eta malguak. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 96. orr.

Material konposatu sofistikatuagoak dira, besteak beste, lastoz egindako adreiluak, animalien ilez sendotutako igeltsua eta papier maché delakoa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 22. orr.

Zero absolututik hurbileko tenperaturan funtzionatzen duten material supereroale berriak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 222. orr.

Lan-talde honetan eraikuntzarako material berriak ikertzen ari dira. Berria - Gaiak   2004-10-28

Eraikuntzarako material egokienak. Berria - Gaiak   2004-07-28

Geroago, ingeniaritza genetikoak gaitu gintuenean edozein organismoren material genetikora iristeko, [...]. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 14. orr.

Horien hipotesiaren arabera, bizia material bizigabetik sortu da, eta horrek bideratzen du egingo den ikerketa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 286. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Material klase asko erabili ziren: urrea, zilarra, nikela, kobrea... Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 96. orr.

Material fabrikarik eta ekoizpenik ez zegoen garaian, zuhaitz zarbak zirela edozertarako behar ziren langaiak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 417. orr.

Azken urteotan, izadia hobeto imitatzen duten plastikozko materialak garatzeko gai izan dira material-ikertzaileak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 45. orr.

Azaldu ditut hemen eraikinak altxatzeko beharrezkoak diren material-hornidurei buruzkoak. bigarren liburuan egokiagoa iruditu baitzait lehendabizi eraikinetan prestatu behar diren material-zuzkidurari buruz hitz egitea. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1410. orr.

Bigarren liburuan material-hornizioaren inguruan saiatu nintzen. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1770. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta zuhaitza, zur-materialetako nahi zuenak, zainduko zuen, bai, noiz botako. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 486. orr.

Ikusi zuten naturan erruz sortzen zirela materialak; orduan, bertatik eraikuntza-material ugari atera, eta ondoren, material hori ardurarik handienarekin zaindu zuten. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 970. orr.

Arrautza horretan daude eraikuntza-materialak: proteinak, koipeak, azukreak, mitokondrioak, eta gunea, hantxe baitaude irarrita eulia sorrarazteko behar diren aginduak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 63. orr.

Muga-lubrikazioa darabilten ingeniaritza-materialetan inoiz neurtu den frikzio-indar txikiena baino bost edo hamar aldiz txikiagoak dira giza giltzaduretan neurtutako frikzio-indarrak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 42. orr.

6 gaia.

Material asko du biografoak Auzia deitzen duenaz. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 47. orr.

XX. mendeko psikoanalisiak, esan gabe doa, berebiziko materiala aurkitu du Poerengan, Material grafikoa (argazkiak, koadroak, estatistikak, diagramak, etab) lortzen laguntzen dizu. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 12. orr.

Kazetariei, gainera, material grafikoa kendu eta kameraren bat apurtu zieten. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 55. orr.

Material narratiboa antolatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 34. orr.

Poeta batek esperimentatzen duena ez baita Poesia, material poetikoa baizik. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 123. orr.

Bizantziar Inperioa berreraikitzeari ekin ziotenean, material egokiagoak aurkitu zituzten Moisesen Legean Justinianoren Corpus Iuris-ean baino. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 67. orr.

Dena dela, arlo batzuetan, batez ere idazki honen azken atalean erakusten diren gaietan, ikerketarako material interesgarria aurki dezake irakurleak egungo galderei buruz bere kabuz aritzeko. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 217. orr.

Ikasketa fase honetan, artxiboak ez dira oso erabilgarriak, normalean interesatzen zaizun material gehiena dokumentu gisa eskura baitaukazu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 338. orr.

Luzaro izan baitzen [eulia] genetisten material hauta. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 78. orr.

7 adkor droga.

Eta gainera ez izan inozo-itxura handiegia, adituarena baizik, bestela igual edozer gauza emango ziguten-eta benetako haxixaren ordez; ondoren, materiala lortuta, kontsumoaren une goren hori zetorren, bere liturgia zehatza zeukana: gauez, toki bakartiren batean, biribilean bilduta... Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 106. orr.

Dirurik ez zegoenean ezer erosteko, norbait topatu behar ea gonbidatzen gintuen, berdin zertara materiala bazeukan. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 211. orr.

Gustu baduk, hilak berpizteko moduko materiala zeukaat... Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 215. orr.

Orain materiala soberan, dirua soberan. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 211. orr.

8 (hitz elkartuertan lehen osagai gisa)

Lekukotasunek hornituriko material-bilduma baldarrean. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 16. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Agosti Xaho bera baliatu zen Baiona eta Lapurdiren arteko gatazka hartaz literatur material gisa. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 207. orr.

Ikas-materiala prestatzen ari dira. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 102. orr.

MITeko mintegi batean erabili zuen irakaskuntza-materialaren bilduma. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 8. orr.

Beste mahai baten gainean, berriz, Talesi buruzko emanaldian dagoeneko erabilitako proiekzio-materiala, abian jartzeko prest. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 120. orr.

10 ez-material izond

Mundu ez-material horretakoak lirateke, besteak beste, hizkuntzak, pentsakizunak, hautemateak, emozioak, balioak, sinesmenak, irudimenak asmatutakoak, instituzioak, mitoak eta jarrerak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 185. orr.

Arimazkoa, propiokien, ez-materiala eta suntsiezina da, gorputz hilkor batean preso dagoena mundu honetako bizialdian. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 274. orr.

Zoriontasun material eta ez materialari buruzko eztabaida transzendentala. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 292. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkeztutako material (3); baliabide material (4); beste material batzuk (4); eraikuntza material (3); euskarri material (4); gauza material (7); ikas material (4); kalte material (38); kalte material handiak (20); kalte material ugari (7); material andana (3); material asko (16); material aukeraketa (6); material aukeraketan (3); material bakarra (3); material berri (3); material berria (7); material berriak (8); material berrien (3); material bihurtu (3); material didaktiko (5); material didaktikoa (13); material didaktikoaren (3); material egokia (8); material erradioaktiboa (6); material ezberdinak (5); material gehiago (10); material gehiena (4); material genetikoa (11); material genetikoarekin (3); material gutxi (4); material guztia (18); material guztiak (4); material nuklearra (4); material ona (10); material pixka bat (3); material polita (3); material pornografikoa (4); material sintetikoak (4); objektu material (4); oso material gutxi (3)

atzemandako materiala (3); aurkitutako materiala (3); babestutako materiala (4); babestutako materiala trukatzen (3); beharrezko materiala (4); bestelako materiala (4); egiteko materiala (11); erabiltzen den materiala (5); eraikuntzarako materiala (3); euskarazko materiala (3); euskarri materiala (3); finalerako materiala (3); gerra materiala (3); gustuko materiala (9); gustuko materiala aurkitu (6); hazkunde materiala (3); ikas materiala (6); kirol materiala (3); laguntza materiala (5); lantzeko materiala (3)

materiala antolatzeko (3); materiala aukeratu (4); materiala aukeratzeko (3); materiala aurkeztu (4); materiala aurkeztu zuen (3); materiala aurkitu (9); materiala banatu (3); materiala bildu (3); materiala biltzen (4); materiala erabili (5); materiala erosteko (3); materiala eskura (4); materiala hautatu (4); materiala izan (4); materiala izango (3); materiala lapurtu (5); materiala lortzea (4); materiala prestatzen (5); materiala probatzen (3); materiala sortu (3); materiala trukatzen (4)

mundu materiala (4); objektu materiala (3); partidarako materiala (3)

baldintza materialak (4); baliabide materialak (6); bestelako materialak (4); dauden materialak (4); eraikuntza materialak (4); eraikuntzako materialak (3); gauza materialak (4); kalte materialak (69); kalte materialak eragin (20); kalte materialak eraginez (14); kalte materialak handiak (5); materialak prestatzen (3); objektu materialak (3); ondasun materialak (5)

materialaren bila (3); mundu materialaren (4)

mundu materialari (3)

materialaz gain (5)

materialei dagokienez (3)

erabiltzen diren materialek (3); gauza materialek (3); pilatutako materialek (3)

erabilitako materialen (3); gauza materialen (3); materialen kontsumoa (4); objektu materialen (8); ondasun materialen (4)

gauza materialetan (4)

kalte materialik (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus