Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordots 1 iz/izond txerri arra; arra.

Tapia eta Izagirrerenean, apoa zapoa zen, ez ordotsa, mendebaldean apoa deitzen bazaio ere txerri arrari. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 67. orr.

Horiek ari dira, tira ahala, zorri bat nahiko dute txikitatu, eta oraino miatu gabe ordotsa den edo urrixa. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 148. orr.

3 irud/hed

Orain banekien, zalantza guztietatik harago: ordots goseti batekin bizi nintzen, urde basati batekin; neure burua gobernatzeko gauza nintzela esan zidan don Tirsok; handik aurrera ikusi beharko nuen gauza ote nintzen basurde hura gobernatzeko eta menderatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 180. orr.

Su pindar bat ikusi nuen haren begiradan, eta une batez beldur izan nintzen ordotsak urrixari erasoko ote zion, basurdeak bere eskularru finak erantziko ote zituen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 198. orr.

Fredegunda eta Brunekildaren erregeordetza ordots, ozart eta lotsagabeek, harritu baino gehiago, jakinaren gainean jarri zuten nazio hura. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 310. orr.

· 3 (izenlagun gisa)

Bortxaz musukarazi ziotean lurra, haren gibelaldean ordots aritzeko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 129. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus