Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

materialista 1 iz/izond materialismoaren aldekoa.

Positibistek eta materialistek bilakabide historikoaren interpretazioa antropologia biologista hutsarekin egin nahi dute (historiaren filosofiarik gabe). Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 219. orr.

Funtzionalismoa ontologia materialistaren garapen bat da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 193. orr.

Historiaren kontzepzio materialista. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 226. orr.

Gizakiak bere lan indarraren ustiapenaren emaitza jasotzen duen eguna, egun handia da materialista dialektiko batentzat. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 108. orr.

Eta bada filosofo materialista premarxista gisa ikusten duenik ere. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 57. orr.

· 2 izond ondasun eta atsegin materialen bila dabilena.

Kontua da baliotasunaren logikak -utilitarismoarenak- oso gizarte materialista batera eraman gaituela. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 65. orr.

Gure gizarte materialistan gure seme-alabei ondo datorkie udan horrelako anaia edo arreba bat edukitzea, pixka bat pentsarazteko. Berria - Harian   2005-07-17

Bistan da jende eskuzabala zaretela, bizitza, etorkizuna, dena ideia batzuengatik emateko prest, benetan gauza harrigarria gaurko mundu materialista eta egoista honetan. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 88. orr.

Zorionez edo zoritxarrez horixe baita eskerrik beroena gizarte materialista honetan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 73. orr.

Arima espainolaren bikoiztasunaren gai hori Maeztuk bi Espainien maneran garatuko du: Don Quixote-rena, izpirituzalea, Santxorena, materialista, elkarrekin borrokan historian zehar. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 71. orr.

XX. mendea materialistegia zen, arimarik gabea. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus