Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordre 1 iz ipar ordena.

Hilabete bat osoa behar izan zen ordre puxka baten egiteko. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 103. orr.

Besta berri Otabaren ondotik eskerrak igortzen diozkategu lehenik gazter, serioski eta ordre handian ibili baitira. Herria   2001-06-28

Aratsaldean bezperak, ondoan denak goizean bezala ordre ederrean itzuliz. Herria   2004-05-13

Jende hori guzia, goiz guziz ordrerik handienean joaiten zen eta arratsean hala-hala itzultzen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 125. orr.

Erakutsi du [...] nola deitoratzen zituen orduko barrabaskeriak, nola agertzen jadanik ordrearen alde. Herria   2004-01-01

2 agindua.

Madamen ordrea ez zuen ez Xarlesek ez Jeannek hautsi. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 71. orr.

-Emazu ordrea libra gaitzaten. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 23. orr.

3 ordena, sakramentua.

Mintzaldi andana bat entzun behar genuen: kongregazione bakoitzeko batek erran behar zuen bere ordrea zer zen, zer helburu zuen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 133. orr.

Seigarren zatia, Heren-Ordre edo Heren-Ordenaz, dei batzuekin jendea sail hortan partzuer jartzeko. Herria   2004-12-30

Apez izan naizenetik, "le Sacrement de l'Ordre" beraz "ordrea" ukan diat bainan animaleko desordrean bizi naiz! Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus