Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

materializatu, materializa, materializatzen 1 du ad gauzatu.

Gizontto potolo horri artearen bidea zabaltzea, lanaren izpiritu sotila eta iradokizuna zakarki materializatzeko. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 177. orr.

Laborariei zerbitzuak eskainiko zaizkie, eta hariek materializatuko dute ganbera bere ekintzetan. Berria - Harian   2005-01-15

Denbora galduaren bilan erabiltzen dituen esaldietan materializatzen den denbora. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 146. orr.

Bere filmetan argazki-irudiaren madarikazio bezala sentitzen duen dokumental izan behar horretatik ihes egiteko, bere irudia "materializatzeko" taktikak erabiltzen ditu. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 262. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Kilikagarri eta berria zen, ordea, beste sentsazio bat: aztertu beharreko lagina ez zen gehiago manufakturaturiko hautsño anonimo bat, quid materializatu bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus