Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

materialki adlag alderdi materialean. ik fisikoki.

Bainan langabezia eta eguneroko arranguretaz gero-eta gehiago joa, bai materialki bai moralki. Herria   2005-05-05

Egoera hori gogorra da materialki, bere modura intelektualki pribilegiatua izan badaiteke ere. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 214. orr.

Birjinen Birjina loriatsuak gorputzean materialki bezala, zuk ere [...] beti eraman dezakezu hura espiritualki zeure birjina-gorputz garbian. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1202. orr.

Allik adierazi zuen aipatu proposamenak formalki bai baina materialki ez duela Nafarroa errespetatzen. Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Produktibitatearen hazkundearen ahalmen handiari zor zaio, besteak beste, gizakia -materialki behintzat- hobeto bizi ahal izatea. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 91. orr.

Materialki instalatu behar dugu, eta segidan lanean hasiko gara. Berria - Harian   2005-01-15

Hortik landa, laugarren lanari ekinen diote, hala nola Laborantza Ganbera materialki sortzeari. Berria - Ekonomia   2004-05-13

Katalina hori zen aitaren izenean zihoan gutuna materialki idatzi zuena. Berria - Kultura   2004-04-08

Bihotza urtu egiten zitzaion behartsuen aurrean, eta materialki lagundu ezin zienean, maitasuna eskaintzen zien. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 332. orr.

Mendebaldeko teknika modernoaren asmakuntza askoren bidez materialki elkarturiko mundu batean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 39. orr.

· Lau borrokaldi horietako bakoitza estentsiboagoa, bortitzagoa, suntsigarriagoa izan zen, material eta moralki, bere aurrekoa baino. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 315. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

materialki lagundu ezin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus