Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mato 1 iz ipar makila lodia.

Halere bortz minuturen buruan, gaitzeko "kapo" andana bat, gu bezala deserrituak, oldar haundian sartzen dira, matoak eskuetan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 126. orr.

Aita zaldien aitzinean zebilen urratsean eta bera ondotik, trinkili-trankala, eskuan matoa zatxikala. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 17. orr.

Ixtanpatez buluzten nute, bi alki zabalen gainean etzaten, sahetsean bi gizon azkar plantatzen dira eta mato ukaldika zanpatzen nute. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 118. orr.

Jantziak soinean heltzen zirenei burdinezko muturrarekilako matoarekin joz eta ileetatik tiraka kenarazten zizkieten nortasun agiri eta argazkiak. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 96. orr.

2 makulua.

Matoekin zebilen, zango-sagarra ez oraino erabat sendatua. Itxaro Borda   «Hiruko» - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus