Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

peristilo iz eraikin bat edo patio bat inguratzen duten zutabe erregularki banatuen saila.

Zutabez eta peristiloz apainduriko etxeak, egurrezko espaloiak, karrika zabal erregularrak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 303. orr.

Ondoren, peristilora sartzeko sarrera dago. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2970. orr.

Peristiloen portikoak zabalean duen hainbat izango dute kolomek altueran; kolomarteek batetik bestera ez dute izango kolomen loditasunaren ez hiru aldiz baino txikiagoko tartea, eta ez lau aldiz baino handiagokoa. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2850. orr.

Leku irekietan, ordea, adibidez exedra eta peristiloetan, leku horietan eguzkiaren errainuak eta ilargiaren distira sartzen direlako. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3470. orr.

Bi peristiloen eta bisitari-gelen artean pasabideak egoten dira, mesauloe deitzen direnak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2990. orr.

Bataila ikusten zuen jada, gizon multzoak zutabe horietatik zintzilik, burdinazko hesiak zartatuak, peristiloa inbaditua, gero, goi-goian, bat-batean, beso argal batzuk bandera bat jartzen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 381. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus