Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gixon 1 iz adkor gizona.

Zeren bertzeen aitzinean gizon agertu nahi baikenuke, eta beldurrak, ordea, gixon egiten gaitu. Gizon bat agindu zigutek, eta hona gixon bat! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 420. orr.

Ematen du, ikusita, egundoko gizontzarra; baina, larruzko kapa eranzten duenean, gixon kakanarru bat ageri da. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 18. orr.

Nik, artean 23 urteko gixon gizon-ustea, zera pentsatu nuen neure baitan: [...]. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 70. orr.

Gixon hura "gu" zen, ttikia, baina oso bixkorra eta tranpoxoa. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 129. orr.

Gixon, eta naiko lan! Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 63. orr.

Telebisioak haur harrottu dirudi, polittikak haur lotsagabe, merkatuak haur xitaldu lapur, zientziak gixon usteko haur ddostari... Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 267. orr.

Gixon gorrotagarri hark berriro igurtzitzen zion kontu hura muturretan. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 21. orr.

Uhin hormatuen artean, ibaiak lasto-gixon bat bezala ninderaman. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 179. orr.

· 2 (predikatu gisa)

Eta zuri-zuri eta gixon-gixon hitz egin nion. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 33. orr.

3 andre-gixon

Ikusi al duzu gazte andre-gixon koldar bat, justiziatik ihesi dabilena? Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 641. orr.

Besteak beste, andre-gixon eta gonazulo deitu zieten, eta, jakina denez, gizonezkoek oso iraingarritzat dauzkate hitz horiek. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 280. orr.

4 kaka-gixon (orobat kakagixon) iz

Eta hurrena hiri emango dizkiat kakagixon honen muinak kaxuelatxo batean pil-pil jartzeko. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 21. orr.

Osasuna, kakagixon! -esan zidan; eta listua bota zuen lurrera destainaz-. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 110. orr.

-Hik nahi duana egin ezak, kakagixon, baina ekarri giltzak -egin zidan zaunka. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 59. orr.

-Beraz, gasolina-tankera Koka-kola isuri zuen kaka-gixonak bizia salbatu zigun. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 230. orr.

Izango duk beste kakagixon santujaleren bat orduan! Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gixon bat (4

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus