Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inhibizio (orobat inibizio g.er.) 1 iz lotutasuna, herabetasuna.

Bitxia da behin gizon baten aurrean biluztu direlarik nola galtzen duten erabat emakumeek gorputza erakusteko inhibizioa. Alkoholak azken inhibizio moraletik askatzen zuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 100. orr.

Orobat zen egia, ordea, doluak bere baitan biltzen dituen sentimenak -nahigabea, tristezia, gogogabetasuna, inhibizioa- poliki-poliki atzean utziz joana zela, Freudek adierazi bezala. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 191. orr.

Presondegian, nonbait, oso bere gogara sentitu zen, behingoz ongi eta bakean bere buruarekin, konplexuetatik eta inhibizioetatik libre. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 249. orr.

Eta gainera, horien espantu-imintzioak, zoriontsuak bailiran, amerikanoak direlako, inhibiziorik gabeak omen, nahiz eta benetan harroputz zaratatsuak besterik ez izan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 266. orr.

2 (testuinguru teknikoagotan)

Behin Greg "esnatuz" gero, haren garun-azala iratzarriz gero, haren bizitasuna bera ere bitxia zela ikusten zen: inhibiziorik gabeko tankera berezi-berezi bat, lobulu frontalen alde orbitaletan (hots, begi ondoko aldeetan) lesioa izan dutenengan ikusten direnen antzekoa edo sindrome orbito-frontala izenekoa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 70. orr.

Halako atzera-pausoak, oharkabez bada ere, motibatutzat jotzekoak ziren: "oinarri funtzionaleko" inhibiziotzat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 145. orr.

Ikustun-identitatearen porrot edo inhibizioa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 145. orr.

Horrekin batera, sentsazioen inhibizioa, batzuetan erabat soraiotzerainokoa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 248. orr.

3 parte ez hartzea.

Iztuetaren «inhibizioa» salatu du CCOOk. Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Alonsoren inhibizioa, utzikeria eta zabarkeria jarrera arduragabearen ondorioz, hiriak ez du parte hartuko salmenta operazioak utzitako gainbalio garrantzitsuetan. Berria - Ekonomia   2004-05-13

Orokorrean testuari sostengua eman bazioten ere hainbat «inhibizio» izan zirela esan zuen: «Isiluneak, batzuetan, oso adierazgarriak dira». Berria - Mundua   2006-01-22

3 (hitz elkartuetan)

Inhibizio mota ugarien aurkako borroka hasia da eta naski ez da bertan bururatuko. Itxaro Borda   «%100 basque» - 186. orr.

Anaia Juan ikusten zuenean, munstroak ikustean sentitzen den nazka-inpresio hori, inibizio-inpresio hori sentitzen zuen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 83. orr.

Oraindik, ordea, ez dugu konbinatoria honek eskatzen dituen haztaketa-mekanismoen egiazko eredurik batere: metaketa eta inhibizio legeek eragin handia dutela horretan guztian, hori besterik ez dakigu. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 30. orr.

· Psikomotrizitate aldetik ondo zebilela esan zigun, eta ez ziola buru-inhibizio nabarmenik sumatzen. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 129. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus