Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

matrail (206 agerraldi, 71 liburu eta 9 artikulutan –hitza eta eratorriak barne-; orobat matraila g.er) 1 iz masaila. ik matela.

Matrailak oraindik gorri-gorri ditu. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 36. orr.

-Zer duzu matrailean? Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 201. orr.

Asaldatu egin zen Leireren hatsa matrailean sentitzean. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 163. orr.

Matrailean muxu bat eman eta besotik helduta eraman zuen kanporantz. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 164. orr.

Animozko atximur bat ferekatu zion matrailean. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 110. orr.

Wood Gryffindorreko zutoinen aurrean zegoen hegaldaka, matraila estu-estu eginda. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 249. orr.

Une batez estatuaren aurrean gelditu da, matrailak mugitzen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 65. orr.

Matrailaren alde batean Venezuelako bandera eta bestean ikurriña margotuta. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 81. orr.

Orrialde osoa neska baten aurpegiak hartzen du, eta ezkerreko matrailean dator erreportaje nagusiaren iragarkia, edertasunari buruzko aholkuak. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 107. orr.

Matraileko giharrak uzkur zituen, ezin artikulaturik. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 164. orr.

Gertatuko da ezen barre algaraka dardaratuko direla eta aurpegia eta matrailak malko gaziz beratuko dituztela. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 83. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Altua zen, gizena, matrail-bizar beltz-urdindu luzekoa, eta erantzi ez zuen beroki lodi argi bat zeraman. Tomate azala bezain gorri zeukan matrail buelta. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 128. orr.

-Ez haiz jeloskor jarriko?- esan, eta matraila-xulo maliziotsuek ahoaren albo banatan iraun zuten galdera egin eta gero ere. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 89. orr.

Suess Aja Cawaren mongoliar-begiak eta matrail-kosko hezurtsuak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 69. orr.

Egin behar dena da matrail hauspoetan haize apur bat hartu, eta bota ahala berriz bete. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 20. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Mutiko gaxte matrail-mehar bat. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 279. orr.

Beste buru bat, hazia eta matrail-okerra, azaldu zen bere bizkarraren atzetik. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 209. orr.

Gizon lodi matrail gorri baina era berean abegikor batek. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 150. orr.

Pello: matrail-gorri, bizarbeltz, musean egiteko lagun bila zebilen. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 63. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arnasa pixka bat estuturik, bere asto-matrail handia zuzentzen du nigana. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 74. orr.

5 ipurdi matrail ipurdi masaila.

Ipurdi matrailean nozitu lehenbiziko zigorrek agudo irakatsi zioten zeinen amaigabe eta samurra den gurasoen amodioa. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus