Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordudanik adlag harrezkero, ordutik.

Pentsa, ordudanik naiz erretzaile -jarraitu zuen-. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 159. orr.

Behar bada ordudanik daude gure sukaldeko frigorifiko gainean panpinen buru ebaki horiek. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 152. orr.

Ordudanik ez dut berriro ikusi. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 24. orr.

Ordudanik, esana zien adiskideei, ez zen behin ere damutu mutikoa semetzako hartu izanaz; behin ere ez. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 231. orr.

Ordudanik, eta oraintsu arte, txinatar kapitalismorik izan denean, Txinatik bertatik kanpo garatu da beti. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 15. orr.

Soilki ordudanik zaigu haizu horiek otoitzetan erabiltzea. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 149. orr.

Adelaren aita, POUM en ibili aurretik, PC n ibilia zen, eta ordudanik ezagutzen zuten elkar. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 39. orr.

Beatriz Viterbo 1929an hil zen; ordudanik, ez nuen apirilaren 30ik huts egin haren etxera itzuli gabe. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 156. orr.

Israel osoak jakin zuen erregearen erabakiaren berri, eta ordudanik begirune handia izan zioten, zuzen epai zezan Jainkoak nolako jakinduria eman zion ikusirik. Elizen arteko biblia   1 Erg 3,28

Eta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen. Elizen arteko biblia   Jn 19,27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus