Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iniziatiba 1 iz ekimena.

Nik deiadar egin nuen Hermannen iniziatiba goratzeko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 47. orr.

Aitaren familiakoak, aldiz, enpresa tradiziokoak ziren [...]: iniziatiba handikoak eta ausartak, erraz asko jo izan dutenak munduan zehar enpresa berriak martxan jartzera. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 175. orr.

Niri, aldiz, iruditzen zait amonak ahultzat zuela aita, iniziatibarik gabetzat. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 161. orr.

Zeren bakartasunaren helburu nagusia presoa arrunt kontrolatzea baita, arrunt iniziatibarik gabe uztea. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 77. orr.

Juduari simaurra bota zionetik, Hermannek zeraman berriro iniziatiba guztia, eta horrek nire porrota adierazten zuen. nire baitakoak esaten zidan hobe nuela haren iniziatibaren zain egotea, alferrik izango nuela egoera bihurritzen saiatzea. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 86. orr.

Berriro ere besteena izango zen nire bizitzari buruzko iniziatiba. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 338. orr.

Iniziatiba nirea zenean batez ere. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 33. orr.

Gizakiek iniziatiba zuten, gizakiak patuaren aurka matxinatzen ziren. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 52. orr.

Argi eta garbi geratu zen gutuna ezagutarazteko iniziatiba Hitlerren ingurutik irten zela. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 118. orr.

Gurasoek amonari utzi zioten iniziatiba. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 159. orr.

Bakartasuneko sistemaren pean ez erortzea, beti iniziatiba atxikitzea. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 94. orr.

Faxistek iniziatiba berreskuratzeko hurrengo kolpea non jo erabaki behar dutela. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 53. orr.

Iniziatiba politikoa berreskuratzeko ahalegin honek. Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Iniziatiba berritzaile eta interesgarri horrek bi ahulezia zeuzkan eta ezin izan du emaitzarik lortu. Berria - Ekonomia   2004-05-13

Islamdarrak gainerako ikasleengandik apartatzeko iniziatiban, debatea da ez al gauden aurrerakoitasun faltsuen izenean makilatu nahi den arrazakeria baten aurrean. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 65. orr.

Herritarren iniziatibaz. Berria - Euskal Herria   2006-04-08

2 herri iniziatiba herri ekimena.

Herri iniziatibako erreferenduma antolatzea eskatzeko izenpeak biltzeko kanpaina. Berria - Euskal Herria   2006-02-22

Herri iniziatibatik sortu tokiko erreferendumak antolatzeko aukera ematen du legeak. Herria  

3 iniziatiba hartu

Brastakoan ulertu nuen: iniziatiba hartu behar nuen eta adorerako irudimena erakutsi, hori zen froga. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 82. orr.

Iniziatiba hartu behar duk, esaten zidan barruko ahots batek. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 337. orr.

Konturatzen baitzen nolako klasea nintzen ni, iniziatibarik hartzen ez duten horietakoa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 158. orr.

Ilegalizazioa salatzeko iniziatiba aktiboak hartzeko konpromisoa. Berria - Euskal Herria   2004-06-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atxilotzeko iniziatiba (3); iniziatiba hartu (15); iniziatiba hartuko (3); sartzeko iniziatiba (5); sartzeko iniziatiba hartu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus