Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

matraileko 1 iz masailekoa.

Matraileko latza erantsi nion erdizka besterik ikusten ez nuen aurpegi hartan. ez zuela harrapatuko konturatuta, neskarekin mendekatu zen, eta alimaleko matraileko bat eman zion. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 284. orr.

Naturaz, esan liteke, errebeldea izanik, jotzen dioten matraileko bakoitza itzuli egiten du, ez du barkatzen, bere barrenak justizia eskatzen dio. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 242. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lurrera bota zuen behin, zeharkako matraileko-andana batetik babestu guran ari zelarik gantxoz sartutako kolpe siku baten ostean. Josu Landa   «Odolbildua» - 160. orr.

Eliak bertatik zuen hori ezagutu eta frogatu ahal izan, eta dena zartako eta ipurdi-matrailekoei esker. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 9. orr.

3 irud/hed

Hortaz, Alonsori kritika egin bai, baina Udal Gobernua kanporatzeko benetako matraileko bat izan gabe gainditu du alkateak egoera. Berria - Ekonomia   2004-05-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus