Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

matrailezur (orobat matrail hezur g.er.; Hiztegi Batuan matrailezur agertzen da) 1 iz masailezurra.

Asto baten matrailezurra aurkitu zuen, artean gogor zegoena. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 37. orr.

Matrailezur izugarri handia, haitz bat bezain handia buruari erantsia. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 183. orr.

Matrailezurra hautsi nahi nion. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 141. orr.

Eskuak inguratzen ditut matrailezurrera edo begiak igurzten ditut eskuekin edo kopetari duda-muda urduriz mozorroturiko laztan edo zimiko konplaziente bat egiten diot, nahi gabe balitz bezala. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 10. orr.

Mihia beheko matrailezurrari itsatsita zuen, txikia zen eta uzkurtuta zegoen, ahoan hondoratuta balego bezala. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 82. orr.

2 pl

Ez zuen ezer esan: matrail hezurrak estutu eta, besoak antxumatuz, begira geratu zen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 298. orr.

Bere begitartea, lehenago betea eta horikara, zimeldua ageri zen, matrailezur irtenekin, larruazal zurixkarekin, eta, kopeta bete kezkaren azpian, bere begi orain dirdaigabeek halako aurpegiera etsitu, noragabetu eta akitua nabarmentzen zuten. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 224. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Sansom eta asto-matrailezurra. Elizen arteko biblia   Epa 15,9 tit

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus