Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iniziatu, inizia, iniziatzen 1 da ad iniziazioa hasi, abiatu.

Halaber, Euskal Herrian ohitura zen ezkontza egunean andregaia hilerrira joatea, senargaiaren familian iniziatzeko. Berria - Kultura   2006-01-04

Praktikaren zenbait misteriotan iniziatu berri dugu gure ikaslea: ez dezagun teoria baztertu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 143. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Demostenesek kontatzen du nola lohiaren bitartez purifikatzen zituzten iniziatuak, misterio orfikoetan. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 141. orr.

Egia zinezkoa besterik zen, gure teleskopioentzat iritsezina, iniziatuen eskura. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 84. orr.

Zentzu bikoitzeko mintzaira batean idatziak zeuden, eta bi interpretazio-mailaz baliatzen ziren: bata, mundu guztiak ulertzen zuena; bestea, berriz, iniziatuentzat bakarrik gordea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 124. orr.

Hizkuntzaren maratila guztiak menderatzen dituen aldetik paradoxak, barbarismoak edo iniziatuentzako keinuak tartekatzen ditu han-hemen. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 10. orr.

Pitagoras, berriz, "matematikari"en gidaria zen, iniziatuena. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 111. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus