Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

perka 1 iz ibaietako arraina, bizkarraldea berdaxka, sabelaldea zilarkara eta alboak urre kolorekoak eta zerrenda beltzez hornituak dituena, jateko ona (Perca fluviatilis).

Ibaian arrain ugari egoten da: zarboak, tenkak, lutxo jatunak, karpa zilarkarak, perka hegalgorriak, aingira irristakorrak [...]. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 22. orr.

Baditu zarboak, lamotak eta baita perkak ere. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 140. orr.

Milaka perka txiki-txiki zebilela han barruan igerian ematen zuen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 105. orr.

Noizean behin perka batek jauzi egiten zuen, eta plast erortzen zen berriz uretara. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 109. orr.

Perkak ez zituen inork arrantzatzen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 104. orr.

Mutikoak sekula ikusi dudan perkarik handiena harrapatu dik, eta ez diat uretara itzuliko. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 111. orr.

Ez zegoen perkatara joateko leku askorik gure estatu aldean. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 104. orr.

Irinetan frijitutako perkak. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 191. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Perka sarda bat zihoan gure aurretik, hogei, hogeita hamar ale, bat bera ere ez bi libratik beherakoa. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 109. orr.

Atereak neuzkan perka abata zaharrak, eta amu hirukoitzak haztatzen ari nintzen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus