Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordukoxe adlag adkor bezain laster. (aditzaren era burutuaren eskuinean)

Alargundu ordukoxe hedatu baitzen bazterretan beste emakume batek hartu zuela Margaritaren lekua Don Carlosen bihotzean. Otoitza egin ordukoxe, iruditu zitzaion hegoak irteten ari zitzaizkiola. Txillardegi   «Putzu» - 370. orr.

Entzun ordukoxe, posta etxeko atea danbada batez zabaldu, eta gizon bat agertu zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 181. orr.

Ron, indioilarrez eta pastelez bete-bete eginda eta kezkatzeko motibo misteriotsurik gabe, bere oheko errezelak itxi ordukoxe hartu zuen loak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 184. orr.

2 izlag adkor ordukoa.

Harrezkero, hobetua, doitua eta zabalagoa, baina ordukoxe sarea, ezin daiteke besterik izan iraileko txostenean aipatzen den sarea. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 139. orr.

Kontua, intelektual eta literato europar kritiko batek, Europan zeuden ordukoxe problemetatik, ideien problema bezala hain zuzen, ez "Espainia beti atzeratuko" Alderdien arteko problema txiki legez bakarrik, batzuk eta besteak zergatik horrelaxe ikusi dituen, ikustea da. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus