Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

palankana (orobat palangana; Hiztegi Batuan palankana agertzen da) 1 iz garbiontzi biribila, ez oso sakona, garbitzeko erabiltzen dena.

Gelak baxuak ziren eta ugariak, eta hornidura eskasekoak iruditu zitzaizkidan; hegoaldera ematen zuen bat egokitu zitzaigun, eta bertan bi oharka eta komoda bat, bere palangana eta txarroarekin, zilarrezkoak biak. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 214. orr.

-Begiradatxo bat botatzera noa, badaezpada ere; badakizu, palanganaren bat edo balderen bat behar den tokian jartzera. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 175. orr.

Gisellak bere lotsa garbitzeko denbora piloa eman behar izan zuela gasolinaz betetako palangana batean eserita. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 284. orr.

2 (neurri gisa)

Azken borondatea eskatu omen zuen, askatzeko eta ekartzeko arren palankana bat ur fresko. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus