Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saihetsalde (orobat saihetsalde) 1 iz gorputzaren saihetsaren aldea.

Gerrikoa askatu dio, eta alkandora jasoz, saihetsalde txuria milikatu du, lege zahar batek odolari behin eta berriro lur horretara itzultzea aginduko bailion. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 325. orr.

Arnasestuka, saihets aldean min zorrotz bat zuela, Harry ez zen gelditu harrizko txirristara iritsi zen arte. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 230. orr.

Ezker eskua, ordea, luze erortzen zen, saihetsaldean behera. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 27. orr.

Etxeko korridorean berean aztertu zuen erizainari aditua nion besoak eta saihetsaldea baizik ez zituela hunkiturik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 343. orr.

Saihetsaldean hartu zuen kolpea, arnasa hartzeko arazoak ere izan zituen une batez. Berria - Kirola   2004-11-30

Medikuak ezker saihetsaldea minbera eta arnasa hartzeko arazoren bat topatu zizkion Barriolari. Berria - Kirola   2004-11-28

Saihets aldera etzanik, zauria ireki egin zitzaion, eta odoletan hasi. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 37. orr.

Etzan zutenerako, soin osora hedatua zen saihetsaldeko inguru gorria. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 136. orr.

Saihetsaldeko kolpeak ere ez dit jada min asko ematen, eta ostegunerako ongi egongo da. Berria - Kirola   2004-12-01

2 hed

Fraideek, ordenazaleak izaki, elizaren atzealdean eta saihetsaldean lerroz lerro jarri zituzten gereziondoak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus