Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordurako adlag une hartarako. ik orduko 7.

Ordurako kezka bat neukan, hala ere: haiek egiatan onartzen ote ninduten. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 68. orr.

Ordurako banekien ezin niola historia hari bizkarra eman. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 67. orr.

Ordurako bi urte zituen kartzelan igaroak, eta Dombrowskiren baldintzak ezin bakunagoak ziren. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 59. orr.

Ordurako, bi mutil koxkor zeuden han. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 52. orr.

Da Ruak ordurako bazekien, edo sumatzen zuen, iraganaren zama astuna arintzeko modu asko ez dagoela. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 47. orr.

Esana zidan ordurako aitak ikastetxetik atera ondoren akordeoi klaseetara joan beharko nuela. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 67. orr.

Goioren gogoan Arianek zuen ordurako lekurik gehiena. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 241. orr.

Hogeita hamar urte betetzear zen ordurako eta ez zion batere onik egiten urteen joanak. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 149. orr.

Nozdriovek ikusia zuen ordurako, eta zuzen zihoan berarenganantz. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 251. orr.

Hamar-hamaika urteak beteak izango nituen ordurako, eta mutiko lerdena nintzen. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 127. orr.

Betea zen, ordurako, bainuontzia. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 204. orr.

Liderra, ordurako, aski baldartuta zegoen. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 20. orr.

Ni iritsi nintzenean, dezentez galgatua zen ordurako egoera. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 102. orr.

Beste aldi batean -ordurako unibertsitatean nenbilen-, artzain batekin egokitu ginen lagun bat eta biok. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 16. orr.

1992tik 1996ra, langabezia-tasa, aski handia ordurako, bi puntu hazi zen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 191. orr.

Mina joanik zen ordurako, eta geroz eta seguruago sentitzen hasi nintzen handik osorik ateratzeko neuzkan aukerez. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 350. orr.

Ikasturte bakoitzeko 7-8 ikasgai eta 5 ebaluazio kalkulatuta, ehundaka azterketa eginak izango nituen ordurako, beste hainbat kontrol eta neurketa alde batera utzita ere. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 11. orr.

Lepotik behera zapi bat korapilaturik ipini, eta, besoa bildurik, andregaiarengana joan zen Joxe Mari, berantetsirik izango zuen-eta ordurako. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 14. orr.

-Bada, guardiako husarren koronela zen ordurako! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 168. orr.

Urrutira alde eginak ziren autoak ordurako. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 68. orr.

Edaririk ez, ordurako. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus