Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

injustizia 1 iz bidegabekeria.

Merezitako zigorra ezartzean ez dago Harengan injustiziarik edo zitalkeriarik. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 274. orr.

Desordena baino, injustizia nahiago duen engranaje baten aurka ari ziren borrokan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 88. orr.

Munduko injustiziak salatzeko. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 172. orr.

Injustiziak gainditzeko ahaleginak egiten hasiak gara. Berria - Euskal Herria   2004-07-25

Bakearen aitzakiarekin ezin liteke injustizia onartu. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 48. orr.

Oharpen hauek, oro har, gizartearen oinarrian dauden injustiziak gorrotatzera eroan naute. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 80. orr.

Injustiziari aurre egin behar diozula gogoratu. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 102. orr.

Inork ez du lehenengo injustizia ahazten. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 128. orr.

Injustiziaren aldekoak justiziaren aurka jardun ziren, eta esaten zuten errepublikak ezin zuela zutik iraun eta hazi injustizian oinarritzen ez bazen. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 378. orr.

Beren bizimoduak berak injustiziaren eta pertsekuzioaren biktima bihurtzen zituen gizartean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 32. orr.

Biktimei ematen dien errudun itxura hori, horra porrotaren injustizia. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 111. orr.

Injustiziak eragindako suminetik kontatu nuen kontatu beharrekoa. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 51. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Injustizia hutsa izango litzateke legeaz zigortzea lege hori betetzeko gauza ez dena. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 231. orr.

Injustizia osoa iduritzen zitzaigun. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 156. orr.

Pairatzen ari zen injustizia bidegabea. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 188. orr.

Aurpegia zein erraiak bihurritzen dizkizun injustizia zikina. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 189. orr.

Injustizia izugarria litzatekeela egintza haren arabera baizik ez juzgatzea. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 62. orr.

Gizon argituenek ere baimendu zituzten injustizia kaltegarri eta onartu hauek. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 71. orr.

Munduko injustiziarik handiena balitz bezala. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 150. orr.

Munduaren luze-zabalean gosea gero eta handiagoa da, injustiziak gero eta latzagoak. Pako Aristi   «Note book» - 27. orr.

Ondorio gisa, itsustasuna errotiko injustizia dela esan behar. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 43. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat injustizi)

Andresek zioen injustizia-egoera hori ezin aldaturik ez zegoela. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 119. orr.

Injustizi kateak hautsi eta uztarri-hedeak etetea, zapalduak libratu eta uztarri oro apurtzea. Elizen arteko biblia   Is 58,6

Hizkuntzarekiko Kulturaren munduan jarduten zutenak injustizia sentimenduaz apaintzen ziren. Itxaro Borda   «%100 basque» - 88. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizarte-injustiziaz zituen ideiak azaltzen zituenean, Julio Aracilek betiko senaz eta zentzuaz eteten zion. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 75. orr.

5 injustizia (bat) egin

Subiranoak ezin du bere grazia eskubidea erabili nolabaiteko injustizia bat egin gabe. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 111. orr.

Nire gaztetasunean egindako injustizia bat ordainarazi nahi diot neure buruari. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 8. orr.

Ez dio inori injustiziarik egingo. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 118. orr.

· Ez nuen dudan jartzen anai Jaxintok injustizia handia egin zidala. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egindako injustizia (5); injustizia bat (17); injustizia bikoitza (3); injustizia handia (4); injustiziaren aurka (3); injustiziaren kontra (3); injustiziaren kontrako (5); injustiziari aurre egiteko (4); munduko injustizia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus