Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maiatz 1 iz urteko bosgarren hila.

2001eko maiatza. 989

68ko maiatza pasatua zen eta ordukotz sukarra ahazten hasia. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 117. orr.

1937ko maiatz hartan. 991

68ko maiatz gazte eta berde hartan. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 11. orr.

Maiatza zen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 133. orr.

Amen ohoretan, maiatz loretsua lagun, iduri du bazter guzia ere goxo goxoa emanik dagoela. Herria   2001-05-24

Obrak hiru urte geroago hasi ziren, 1993. urteko maiatzean. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 34. orr.

2002. urteko maiatzean, Bush juniorrek Nekazaritza Lege Berria sinatu zuen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 302. orr.

Maiatzean, sei hilabete geroago, metrailadoreak eta aginte-kontrolak izoztu egiten dira oraindik. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 73. orr.

Iiragan maiatzeko bozetan eskuratutako kargua galdu zuen. Berria - Mundua   2004-10-20

Maiatzeko urte arteko inflazioa %3,4koa zen Hego Euskal Herrian. Berria - Ekonomia   2004-06-12

Batez ere maiatzetik uztaila arte egiten ditu eraso eta kalteak. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 114. orr.

Iazko maiatzetik hona aldaketak oso txikiak izan dira. Berria - Ekonomia   2004-07-02

Martxoak maiazten badu, maiatzak martxotuko du. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 127. orr.

Maiatzak badaki neguaren buztana izaten... Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 175. orr.

Maiatz hotz, ez agotz ez bihotz. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 192. orr.

Maiatz luzea, maiatz gosea, hark hil zian nire alaba gaztea. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 221. orr.

Martxo haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 128. orr.

Kukuak maiatzean kuku. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 109. orr.

Maiatzeko beroa, urteko balioa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 191. orr.

Maiatzeko euria, urria baino hobia: urte guztiko ogia. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 192. orr.

Santa Gurutz maiatzeko, gure soroak laiatzeko; hazia falta baduk, bilazak ereiteko! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 187. orr.

2 (-en atzizkiarekin, datetan)

-Maiatzaren bia zuan. Txillardegi   «Putzu» - 106. orr.

Ostirala, 1937ko maiatzaren 30a. 1012

Maiatzaren 30a, asteazkena. 1013

Atenasen, maiatzaren 27an. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 189. orr.

Maiatzaren 29an Parisen behar nuen... Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 215. orr.

1044an hil zen, maiatzaren 9an. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 194. orr.

Han hil zen, 1945eko maiatzaren 5ean, esparrua askatzeko bost egun falta zirela. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 351. orr.

1230eko maiatzaren 25ean santua basilika berrira eraman baino lehen burutu zuela obra. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 177. orr.

1221eko Mendekoste eguna maiatzaren 30ean izan zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1122. orr.

Maiatzaren 13an abiatu eta ekainaren 9an burutzen da. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 199. orr.

Apirilaren 1etik maiatzaren 1era bitartean garbiketa bat egingo da Utrechteko probintzian. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 105. orr.

Maiatzaren 28ko gau sargorian. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 89. orr.

Maiatzaren leheneko jai-zubian, Elseren lagun baten gonbita onartu eta Mallorcara hegan egin zuten senar-emazteek. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 174. orr.

3 (-k atzizkiarekin, datetan)

1784an, maiatzak 24 zituenean, Salamanca aldean, elurte eta eurite itzelak gertatu ziren. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 190. orr.

1610eko maiatzak 18 egun dituen honetan. 1025

· (aposizioan) Maiatzak 14, san Isidro bezpera, eta San Matias apostoluaren eguna. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 200. orr.

1906, maiatzak 22. 1027

Fernando Poo, 1877ko maiatzak 21. 1028

Ortziralean, maiatzak 7, aratseko 8-etan. 1029

Helduden igandean, maiatzak 25, hauteskundeak dituzte Hego-Euskal-Herrian. Herria   2003-05-22

Igandea, 1943ko maiatzak 2. 1031

Herria, Amilibia alkateak gidaturik, harresiak eraisten hasten da (maiatzak 4). Askoren artean   «Rataplan» - 104. orr.

Elizondon (apirilak 29), Elgoibarren (maiatzak 5), Andoainen (maiatzak 6), Santurtzin (maiatzak 11) eta Gasteizen (maiatzak 21) joko dute, besteak beste Berria - Kultura   2006-04-12

4 (-ko atzizkiarekin, egunak-edo markatzeko)

Maiatzeko Santa Kruzetan Saldiastik Oderitzera ekartzen zituzten behiak larratzera. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 67. orr.

Maiatzeko lehen egunetan. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 98. orr.

Horrela maiatzeko bigarren asteazkenean. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 182. orr.

Maiatzeko azken astea zen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 89. orr.

Maiatzeko lehen asteburuan airoski bururatuko da kulturaldia. Herria   2003-04-24

5 (hitz elkartuetan)

1944ko maiatz azkenean ezagutu nituen bi preso, haiekin zinez adiskidetuko bainintzen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 83. orr.

1569ko maiatz hasiera hartaraino. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 207. orr.

1720ko apiril bukaera edo maiatz hasierako gau batean. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 17. orr.

Maiatz ondarreko bozkatze horrek soka luzea dauka, ez da dudarik. Herria   2005-06-23

Apirilak dakar maiatz aurreko lora-botoien margo eta xarma betea...! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 49. orr.

-Martxo jorra, urguilu jorra; apiril jorra, behar jorra; maiatz jorra, lasto jorra. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 128. orr.

Maiatz eurite, urtea ogite. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 192. orr.

Maiatz lore, urrearen pare. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 72. orr.

6 maiatz lehen maiatzaren lehena.

Akaso ote da maiatz lehen haietako ospakizun eta sarnaren aurkako erremediotakoa? Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 187. orr.

Maiatz lehenaren mezperan, astelehen arratsean, [...]. Herria   2001-05-03

Maiatz lenari dagokiez Yakobo ta Felipe, luze bizi denak asko legike. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 182. orr.

· Maiatz lehen-eguna, esne eguna. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 182. orr.

7 maiatz lore maiatzeko lorea.

Egun hortan berean, maiatz-lorea salduko da, eta erosiko beraz, loreño xume horrek urte guzia airosten ahal duelako menturan. Herria   2004-04-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maiatz aldera (3); maiatz berri (3); maiatz bukaeran (3); maiatz ekain (3); maiatz eta ekainean (3); maiatz hartan (5); maiatz honen (4); maiatz honetan (4); maiatz hunen (7); maiatz lehen (5); maiatz lehena (4); maiatz leheneko (4); maiatz lore (5); maiatz lorea (3); maiatz luze (3); maiatz luzeak (6); maiatz ondar (4); maiatz ondarrean (7); maiatz ondarreko (3); maiatz pazko (3)

aurtengo maiatza (3); maiatza aldera (3); maiatza arte (19); maiatza arte itxaron (3); maiatza artean (4); maiatza baino lehen (3); maiatza ekaina (3); maiatza eta ekaina (3); maiatza hasieran (3); urtarrila eta maiatza (5)

aurtengo maiatzaren (11); heldu den maiatzaren (25); helduden maiatzaren (14); iazko maiatzaren (21); iragan maiatzaren (27); maiatzaren amaiera (3); maiatzaren amaieran (7); maiatzaren bata (3); maiatzaren batean (7); maiatzaren bateko (5); maiatzaren bian (3); maiatzaren bigarren (4); maiatzaren bukaeran (9); maiatzaren erdi aldetik (6); maiatzaren erdialdera (6); maiatzaren erdialdera arte (3); maiatzaren hasieran (10); maiatzaren lehen (10); maiatzaren lehena (46); maiatzaren lehena dela (3); maiatzaren lehenak (4); maiatzaren lehenaren (5); maiatzaren lehenari (3); maiatzaren lehenean (61); maiatzaren leheneko (15); maiatzaren lehenerako (4); maiatzaren lehenetik (7); maiatzaren seian (4); maiatzaren zazpian (6); maiatzaren zortzia (6); maiatzaren zortzian (3)

apirilean edo maiatzean (4); apirilean eta maiatzean (7); aurtengo maiatzean (16); datorren maiatzean (7); heldu den maiatzean (5); helduden maiatzean (11); hurrengo urteko maiatzean (3); iazko maiatzean (41); iazko maiatzean onartu (3); iragan maiatzean (31); joan den maiatzean (34); joan zen maiatzean (6); joanden maiatzean (7); maiatzean abiatu (5); maiatzean amaitu (3); maiatzean amaituko (3); maiatzean atxilotu (4); maiatzean aurkeztu (3); maiatzean edo ekainean (5); maiatzean eta ekainean (9); maiatzean gertatu (5); maiatzean hartuko (4); maiatzean hartutako (3); maiatzean hasi (13); maiatzean hasi zen (8); maiatzean hasiko (13); maiatzean hasiko da (7); maiatzean hasitako (5); maiatzean hil (4); maiatzean izango (3); maiatzean jarri (5); maiatzean jarri zuen (3); maiatzean jokatuko (3); maiatzean onartu (5); maiatzean onartutako (3); maiatzean sartu (5); maiatzean sartuak (3); maiatzean utzi (3); pasa den maiatzean (5); urte bereko maiatzean (4); urteko maiatzean (29)

helduden maiatzeko (3); iazko maiatzeko (4); iragan maiatzeko (4); maiatzeko bozetan (3); maiatzeko egun bat (3); maiatzeko egun batean (3); maiatzeko egun batez (3); maiatzeko euria (4); maiatzeko hauteskundeetan (3); maiatzeko lehenengo (3); maiatzeko plazako (16); maiatzeko plazako amek (3); maiatzeko plazako amen (6); maiatzeko plazako amonen (3)

martxotik maiatzera (3); otsailetik maiatzera (3)

iazko maiatzetik (5); maiatzetik aurrera (15); maiatzetik ekainera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus