Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saihetsarazi, saihetsaraz, saihetsarazten du ad saihestera behartu.

Müller doktore ezezagunak bere baieztapena ber-bertan egiaztatzera gonbidatzen gintuen; efektua baiesten bazen, beren ohartarazpen hark nazioarteko tirabira baten eta berresportazio baten neke eta buruhausteak saihetsaraz ziezazkiekeen alderdi biei. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 280. orr.

Danceny zaldunarenak dira akats horretarik salbuetsirik dauden bakarrak: izan liteke agian, poesia idazten baitzuen batzuetan, haren belarri trebatuagoak aiseago saihetsarazten ziolako hutsegite hori. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 533. orr.

Ez al zeneukan niri hori guztia saihetsarazteko modurik? Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 224. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus