Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordutegi 1 iz zereginen edo gertaeren ordukako banaketa; banaketa hori adierazten duen zerrenda.

Arratsaldeko trena ordutegiak agindu bezalaxe ailegatzen zela. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 15. orr.

Ordutegiaren panelean egiaztatu nuen oraindik ere gaueko trena hartzeko garaiz nenbilela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 211. orr.

Ordutegien oholaren albora bueltatzean, harrituta geratu zen ikustean orain bostetan zela ixteko ordua. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 275. orr.

Sakelatik trenen ordutegia atera zuen, ireki eta nik inoiz ikusi gabeko argazki bat eman zidan. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 68. orr.

Manaus ez dago hegaldi luzeko hegazkinen ordutegietan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 132. orr.

Hasita zegoen ikasgaiak berrikusteko ordutegiak prestatzen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 206. orr.

Bera ohitu zen ardien ordutegira. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 18. orr.

Asko ikusten genuen Frantziako A2 katea [...] Donostian ongi hartzen zelako eta saioen ordutegia hobeto egokitzen zitzaigulako. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 237. orr.

Bere lana hitzartutako ordutegian betetzen ez zuela argudiatuta. Berria - Ekonomia   2006-01-03

Guztion segurtasunerako, arren eskatzen da ordutegi hauek betetzeko. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 78. orr.

Txarteldegiko ordutegia honakoa izango da: 18:00etatik 20:00etara. Berria - Kirola   2004-05-28

Zure ordutegia bederatzi eta erdietan bukatzen da, ezta? Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 48. orr.

McGonagall andereñoa Gryffindorreko mahaian zehar zebilen, ordutegiak banatzen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 78. orr.

Belaunaldi hartako amek badakite zenbat kostata hazi zituzten umeak, zeinen laguntza gutxirekin, eta amaren ordutegia nolakoa den ere bai. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 60. orr.

Ezkongai izatearen abantailetako bat: ez daukat ordutegirik, ez loturarik. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 130. orr.

Zurrunetik eta malgutik du, aldi berean, administrazio honetako ordutegiak. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 49. orr.

Edurnek aitzineko egunean eman zidan bere ordutegien berri. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 261. orr.

Ordutegien malgutasuna eta azpikontratazioa hizpide. Berria - Ekonomia   2004-02-20

Saltokien Ordutegien Legean Jaurlaritzak ez du onartu alegaziorik. Berria - Ekonomia   2004-12-30

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ordutegi komertzialen gaineko salaketa kanpaina prestatu dute ELAk eta LABek. Berria - Ekonomia   2004-11-09

Oraindik ez naiz ordutegi berrira jarri. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 47. orr.

-Hirugarren urtekoen ordutegi berriak -esan zuen Georgek, papera besteei luzatuz-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 82. orr.

Komunak eta aldagelak zeuden gizon eta emakumeentzat, ordutegi finkoak. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 25. orr.

Bizimodu erraxa, ordenatua eta burgesa, ordutegi finkoez, sendaketa bizkorgarriez eta familian kontrolatutako ikasketa sistematikoez osatua. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 172. orr.

Badirudi ordutegi malguak, bai honetan eta baita beste zenbait jardunetan ere, anarkiaren amets urrezkoak bururatzera bideratuko gaituztela. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 141. orr.

Ordutegi iraunkorra bertan behera utzi du enpresak. Berria - Ekonomia   2004-08-07

Pazienteek ordutegi zehatzak dituzte jaikitzeko, jateko edo medikaziorako. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 62. orr.

Toki itxiak, zaindariak, ordutegi zorrotza. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 54. orr.

Hasieran, ordutegi ohikoak eta eginbeharreko egunerokoak nahasten hasi zenean, Istillagak kontatzen zituen bere anaiaren ibilera noragabeak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 95. orr.

Udako ordutegira egokitzeko ordubete aurreratu behar zen erlojua. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 75. orr.

Merkataritzako ordutegiak ez ditu oraindik larunbatak barkatzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 307. orr.

Atsedenerako ordutegia: gaueko 10etatik goizeko 7.30ak arte, igandeetan 10.15ak arte. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 78. orr.

Assicurazioni Generali utzi eta handik bi astera ordutegi trinkoarekiko lan bat, alegia eguerdiko ordu bi eta erdietan bukatzen zena, aurkitu zuen Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 74. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inezek eta berak elkarrekin ez topo egiteko ordutegi taula eta mapa bereziak eduki behar zituztela pentsatu nuen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 195. orr.

Begiak itxi nituen eta lo gelditu nintzen, ordu pare batez besterik ez, ordutegi aldaketaren eraginpean bainengoen oraindik. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 160. orr.

Orain hasten da ordutegi parterik lasaiena. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 133. orr.

Hasiera batean, 500 metrokoan ere lehiatzeko asmoa genuen, baina azkenean alde batean utzi dugu, ordutegi arazoengatik. Berria - Kirola   2004-05-20

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Merkataritza-ordutegiaren liberalizazioaren aurka. Iban Zaldua   «Itzalak» - 143. orr.

Arnasa hartu eta hara-hona ibili zen tren-ordutegiak aztertzen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 174. orr.

[Estazioan] nire anaiak tren ordutegi guztiak irakurri zituen eta gero etxera itzuli ginen isil-isilik. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 180. orr.

Arratsaldeko sei eta erdietan, Josu R -bere lan ordutegia bete bezain laster- kaleratu egin zen, artegaturik. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 4. orr.

Detektibeok, seguruenik badakizu, ez dugu lan-ordutegirik: batzuetan goizez, bestetan arratsaldez... eta sarri gauez ere lan egin behar izaten dugu. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 12. orr.

Gure bulego-ordutegiak hain dira desberdinak... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 446. orr.

Mintzaira berri hura ikastea bortxazkoa zen niretzat, eskola ordutegi eta diziplinari makurtzea bezainbat. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 281. orr.

Meza-ordutegiaren gainean. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 61. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus