Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

perlesiatu, perlesia, perlesiatzen 1 du ad perlesiak jo.

Oihartzunak sotoko barrunbe urrunetan iraungitzen ziren bitartean, izu-laborriak perlesiaturik, nire egoera larriaz ohartu nintzen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 81. orr.

Zori gaitzak dena isiltasunean perlesiatu izan balu bezala. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 130. orr.

Perlesiaturik bezala nengoen, urrats bakar bat egiteko beldurrez. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 159. orr.

Nire aurrean, judu zaharraren aurpegia perlesiaturik gelditu zen txundiduraren eta iz u-laborriaren arteko keinu errukarri batean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 120. orr.

2 irud/hed

Aski eta sobera nire partida hankaz gora jartzeko, nire zentzumen guztiak perlesiaturik uzteko. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus