Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gizagaineko izlag gizakiaren ahalmenen gainetik dagoena. ik gizagaindiko.

Gizagaineko indar hari amore eman gabe. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 198. orr.

Gizakiaren patua gizagaineko lege batek gobernatzen bazuen, lege hori aurrerapenaren legea zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 301. orr.

Beira-puztaileen pazientzia eta abilitate gizagainekoaren eskutikoa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 85. orr.

Hilezkorrak ikusteko eta Hiri gizagainekoa ukitzeko gutiziak doi-doi uzten zidan lo egiten. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 118. orr.

Sortu zuen herri-administrazioa ez zen anaidi profesional hutsa, baizik eta erlijio-ordena baten baliokide sekularra, hain zehatz bereizia, hain zorrotz diziplinatua eta hain indartsu "baldintzatua", ezen gizagaineko, edo gizazpiko, arraza izateraino itxuraldatzen baitzuen, ohiko gizakiagandik oso bestelakoa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 84. orr.

Indar gizagainekoz eta suprakosmikoz hornituak. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 8. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus