Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

matrize 1 iz gauzaki jakinak urtzeko, grabatzeko edo ebakitzeko moldea.

Sartu zirenetik, gizonarengan neukan arreta, eta ez ordu arte juntatzen aritu nintzen linotipiako matrizetan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 324. orr.

Autogintza industriarako matrize edo trokelak egiten ditu. Berria - Ekonomia   2004-01-04

2 irud/hed

Bestalde, testua sortzeko mekanika ere idazlearen etorrerari baino, aurretik ezarritako matrize bati egokitu ahal zaio, ondorioz mezua formula arrotzek zeharo baldintzatua sortzen delarik. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 16. orr.

Sakon-sakonean, ezintasun horrek eragina da ingurukoekiko oharmen-falta, jendeari buruzko jakingurarik eza eta balio-kontuen duen muga; erro berekoa da bera inguratzen duen matrize soziokultural eta gizakiartekoaren ezertaz jabetu ezina ere... Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 223. orr.

3 (matematikan) lerro eta zutabeetan ordenaturiko eta lauzizuzen modura antolaturiko zenbakien edo ikur aljebraikoen multzoa.

Alor matematiko berriak zabaldu ziren; tresna berriak asmatu (taldeak, matrizeak...) Irudizko aldagai baten funtzioen teoria nagusitu zen mende hasieran: Cauchy, Riemann, Weierstrass. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 88. orr.

Matrize kalkulua: Cayley. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 88. orr.

· 4 izond enpresa eta kidekoez mintzatuz, jatorrizkoa.

Lehen enpresa matrizeek filialak ezartzen zituzten hainbat herrialdetan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 242. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus