Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ore (orobat orre g.er.; Hiztegi Batuan orre baztertzen da eta ore erabili behar dela adierazten) 1 iz hauts eginiko gai gotor bati edo gai xehetu bati isurkari bat erantsiz eratzen den nahastura aski trinkoa eta biguna. ik masa; pasta.

Ogi-irina hartu eta egin zuen orea eta erre zituen opil batzuk. Elizen arteko biblia   1 Sm 28,24

Hartu gogoan legami pixka batek ore guztia altxatzen duela. Elizen arteko biblia   Ga 5,9

Israeldarrek artean legamiz altxagabeko orea hartu eta, estalkietan bildurik, bizkarrean eraman zuten. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 168. orr.

Labe goria dirudite: okinak orea egiten duenetik ogia jaiki arte gehiago suberritu beharrik ez duen labe. Elizen arteko biblia   Os 7,4

Ni etxe aurrean eserita egoten nintzen, buztin-lurraz jolasten; orea egin eta sekulako zakilak egiten nituen, titiak, ipurdiak. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 28. orr.

Orea egiteko mortairua prestatu zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 447. orr.

Ore hura genuen eskuz xehakatzen, purruxkatzen, errausten, gazuraren mendetik askatzen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 39. orr.

Ore bihurtzen hasitako saltxitxa-haragia biltzeko. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 131. orr.

Darion odolak eta zolako hautsak osatu ore batean atxikia dirudi. Xabier Montoia   «Elektrika» - 63. orr.

Ukendu horri esker eusten zien azal zuriari, azazkal arrosei, eta bazirudien haren hatz zaluek ore haren malgutasuna bereganatua zutela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 321. orr.

Eskaileretan behera jaistean, denetariko usainak sumatzen ziren: lehenik, bizarra egiteko bitsarena; gero, urreztatuak garbitzeko oreena, [...]. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 245. orr.

Airea, orea bezain trinko eta geldia. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 295. orr.

2 (izenondoekin)

Kurrika baten laguntzaz, ore trinkotua atera bertatik. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 207. orr.

Eihera [...] ia gogoz kontra hasi zen higitzen, susmo txarreko isiltasun batean, paletan itsasten zen ore jelatinatsuak trabaturik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 212. orr.

Gainean sagar-xerra batzuk zeramatzan ore azukredun bat laberatu zuen azpil batean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 146. orr.

Ispiluan ikusten nuen, ahoa hortzetako ore haguntsuz betea, nire zinkurinei begira. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 139. orr.

Ore prefabrikatua labean sartu, berotualdia eman, eta gertu da kontsumitzeko. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 190. orr.

Mutilak inondik inora ere ez zion utziko sutegiaren gainean loditzen ari ziren ore gantzatsu haiei eragiteari. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 81. orr.

Gazta parmesano batek usain lurrintsu pittin bat gehitzen zion ore egosien astuntasun hari. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 323. orr.

Nire behatzen artean bolatxo grisetan deseginen zen ore samur eta fresko haren ukitzeaz gozatzen hasirik... mingainari eguneroko mugimendu arrunta galarazten dion ore mingots antzeko beste harresi bat igarri du ahoan. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 39. orr.

Beldurra hartu nuen, erdizka ehoturiko ore osasungaitz horrek barne atalen bat urratuko ote zion. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 81. orr.

3 irud/hed

Oroitzapenen orea mamitzen ditek. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 107. orr.

Arnasa haien guztien lainoa ore egiten zen teilatuen gainean, ondoko etxeetaraino iristen zen, Paris guztira barreiatzen zen hodei beltz bilakaturik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 378. orr.

Iruditzen zitzaidan [...] aurrez bizi izandako guztia desegina zegoela beren buru edota bihotzetan, ore bihurturik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 297. orr.

Aldian behin, begiak irekitzen zitzaizkion bere aurpegiaren ore grisean, eta purrustaka behatzen zuen ingurura. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 252. orr.

Duela lau urte ekin zion, Pantxoa Etxegoin EKEko Zuzendariarekin batera, ezohiko kantaldiaren orea lantzeari. Berria - Kultura   2004-12-22

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haragia, ogi-mamia eta arrautza halako ore-itxura hartzen hasi zenean, haragi puskak hartu eta bolatxoak egiten hasi zen. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 100. orr.

Bazituen itsas oilar txiki tente horiak, ore geruza lodiegi baten azpian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 265. orr.

Argi bitxi haren pean Charronen aurpegiak labe batean harrotzen hasitako ore-bola gogorarazi zidan. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 159. orr.

Ezpain ertzean lehortu zitzaion ore pusketa txiki bat garbitu zuen komuneko ispiluaren aurrean. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 61. orr.

Eltzetik orepilota bat atera zuen, gero antzarari mokoa ireki eta pilota mokoan sartu zion. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 72. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta zenbat eta gehiago ikustera elkartu, orduan eta handiagoa zen odol isuria irin orean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 447. orr.

Ogi-ore gozatua, ogizko budina, ogi harrotua, ogizko bizkotxoa... Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 192. orr.

Une hori aprobetxatu zuen Mattinek ohea talo-orearekin zikintzeko. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 188. orr.

Txof egin du mami-ore melatuak kopetaren erdian jotzean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 145. orr.

Tamaina guztietako gaizkatak, kabiar-orea, kabiar gazitua, sardinzar ketuak, gazta, mihi ketuak eta gaizkata-bizkar onduak, dendetatik ekarria hori guztia. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 221. orr.

Perretxiko-orearen koloreko panpina-esku laburrak dilindan zituen alde banatan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 366. orr.

Virtisu-k enborrak paper ore bihurtzen ditu eta Pastgurenek musu zapi bihurtzen du paper orea. Berria - Ekonomia   2006-01-20

Boninoren idazmahaiaren gainean bazen Pisako Dorrearen kopia negargarri bat, metal-ore arinez egina. Zintzo-zintzo irabiatzen da kromatozko herdoil-aurkakoen berniz-ore dontsuan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 258. orr.

Arroz pastelak, soja-ore eta piperrautsarekin egosiak. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 41. orr.

Makar-ore hori batez estaliak zituen begiak, lerdea zerien ezpain-xoko biei. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 125. orr.

Baina antzinako behelaino ore hotzean genuen gogoa. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 154. orr.

Sukalde aldetik datorren orotariko usain-ore trinkoa da nagusi. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 280. orr.

Ontziteriaren soinua, katuren baten marraoa, kanpai-hotsak eta portuko sirenen eta oihuen zarata-ore trinkoa. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 198. orr.

6 hortz-ore ik hortz 19.
7 kare ore ik kareore.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

altxagabeko orea (3); orea egin (6); orea egiteko (5); orea egiten (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus