Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

palankatxo iz palanka txikia.

Zilarrezko palankatxoa eman zion Canella gobernadoreak Amilibia alkateari, eta honek orduan, sekulako txalo eta oihuen artean, lehenengo harresi-puska bota zuen lurrera. Txillardegi   «Putzu» - 40. orr.

Baina hemendik berehala motorretako bat leherraraztea alferrikako gauza iruditzen zaidanez, berriro zapaltzen dut ezkerreko palankatxoa. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 74. orr.

Telegrafoak jo eta maniobrari on bat segituan altxatzen da, aparatuaren palankatxoa askatu, bere geltokiaren adierazgarria emandakoan berriz eseri eta lozorroan gelditzen da. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 48. orr.

Trabaturik dagoen gasaren palankatxo baten kontra. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 111. orr.

Fusila hartu eta, geldiro, palankatxoa atzerantz bota zuen baso-guardak, errekamara betez. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus